East Village auzoan kokatuta dago Huertas jatetxea eta Euskal Herriko gastronomian oinarrituriko janaria eta pintxoak eskaintzen ditu, beti ere New Yorkeko ukitu berezi batekin nahastuta. Jatetxeak lantaldea osatzeko bi lanpostu eskaintza iragarri berri ditu: sukaldari bat eta zerbitzari baten bila dabiltza.
New York, AEB. Huertas, euskal gastronomian oinarrituriko New Yorkeko jatetxe gaztea, sukaldari eta zerbitzari bila dabil.
-Sukaldaria:
Lanaldi osoa. Soldata orduka (esperientziaren arabera). Gutxieneko esperientzia: 0-1 urte. Epea: abuztuaren 2a arte.
Lanpostuaren xehetasunak:
Huertas euskal gastronomian oinarrituriko jatetxea da eta Manhattaneko East Village-en dago kokatua. Urtebete egin du eta sukaldari berri baten bila ari da taldea handitzeko. Menua egunero aldatzen da eta teknika berriak ikasteko aukera bikaina da. Jatetxeak kritika onak jaso ditu: bi izar eman dizkio New York Times egunkariak, eta beste kritika onak izan ditu Eater, Village Voice, eta Travel and Leisure aldizkarietan.
Lanpostua eskatzeko, jo hona.
-Zerbitzaria:
Lanaldi osoa. Soldata orduka (esperientziaren arabera). Gutxieneko esperientzia: urte bat.
Betebeharrak: Bezeroei arreta, Esperientzia lan ingurune oso aktiboan, janaria eta edaria zerbitzatzen eskarmentua. Epea uztailaren 30a.
Lanpostuaren xehetasunak:
Huertas eskarmentudun zerbitzari baten bila ari da. Taldean lan egitekogai izan behar du. Jatetxea bi erako menuan eskaintzen ditu, Jonah Miller sukaldariaren gidaritzapean: pintxos eta plater txiki eta handien menua. Bi izarreko kritika jaso du New York Times-en, eta beste zenbait kritika baikor Eater, Village Voice, eta Travel and Leisure aldizkarietan.
Lanpostua eskatzeko, jo hona.
informazio gehiago e-mail honetara idatziz: info@huertasnyc.com.