Londres, Ingalaterra. Lanpostu eskaintza dabil betetzeke Londresen euskal gastronomia eta jatetxeen arloan. Hiriko lau leku, Eneko Atxaren One Aldrych hotel barruko "Eneko Basque Kitchen and Bar", Lurra euskal erretegia, "Donostia" pintxo-taberna eta jatetxea eta Elena Arzak-en "Ametsa" jende beharrean dabiltza, tartean kudeatzaile lagun, sukaldari eta mahai-zerbitzariak, ezaugarri eta baldintza desberdinetan.
-Eneko Basque Kitchen and Bar. "Assistant restaurant manager" lanpostua eskaintzen dute, ikus, hemen. Baita denbora partekako sukaldaria ere, ikus hemen. Sukalde laguntzailea ("kitchen steward"), ikus hemen. Jatetxearen webgunea, hemen
-Donostia pintxo-taberna eta jatetxea. Gizon edo emakume mahai-zerbitzaria behar du, eta baita oinarriko mahai-zerbitzari bat ere (commis waiter). Euskal estiloko pintxoak eskaintzen ditu jatetxeak 2012an zabaldu zutenetik. Informazio gehiago hemen. Jatetxearen webgunea, hemen
-Ametsa jatetxea. Elena Arzak atzean duen jatetxeak kamarero-buru lanpostua eskaintzen du. Informazio gehiago, hemen. Jatetxearen webgunea, hemen
-Lurra euskal erretegia. Kasu honetan, zerbitzariak, orduka. Jatetxea 2016an zabaldu zuten. Informazio gehiago, hemen. Jatetxearen webgunea, hemen
Lanpostuetako batzuk betetzen ari dira, beraz interesatuek lehenbailehen kontaktatu beharko lukete