euskal diaspora eta kultura
2014/03/25
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Etxepare Euskal Institutuak sei irakurle hautatzeko deialdia egin du. Deialdia Bartzelonan, Madrilen, Berlinen, Brnon, Moskun eta Kaliforniako Santa Barbarako unibertsitateetan Euskara eta Euskal Kultura irakasle aritzeko dira. 2014-2015 ikasturtereako lan-eskaintza da, eta kasu gehienetan lanpostua hurrengo bi ikasturteetara luzatzeko aukera dago (2015-16 eta 2016-17). Berlingo postua da salbuespena; kasu honetan, lanpostua beste urtebetez luzatzeko aukera soilik eskaintzen da (2015-16, alegia).
Baliabide ekonomikoak
Deialdi honetan ikasturte bakoitzera bideratutako guztizkoa laurogeita hamasei mila eta bederatziehun (96.900) euro izango da, betiere Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartu dituen konpromisoei aurre egiteko aurrekontu-baliabiderik badu. Aurreko baliabide ekonomiko guztiak irakurletzak mantentzeko gastuak finantzatzeko erabiliko dira. Beraz, zenbateko hori ez da beti bat etorriko, zehatz-mehatz, irakurleen soldatekin. Honakoa izango da zuzkidura unibertsitateka:
-Bartzelonako Unibertsitaterako eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomorako: 10.000 euro ikasturteko eta unibertsitateko.
-Madrilgo UHUN-UNED unibertsitaterako: 5.000 euro ikasturteko.
-Berlingo Freie Universität unibertsitaterako: 26.100 euro ikasturteko.
-Brnoko Masaryk Unibertsitaterako: 15.500 euro ikasturteko.
-Moskuko Lomonosov Unibertsitaterako: 10.500 euro ikasturteko.
-Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitaterako: 19.800 euro ikasturteko.
Deialdiari buruzko informazio osoa, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus