euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lan eskaintza: Los Angelesesaldeko euskal jatetxe batek sukaldari eta zerbitzari bat behar du

2019/03/22

Los Angelesaldean, itsaso gainean, Redondo Beach-en kokatutako dagoen Basque Kitchen jatetxea, Beñar Ibarra baionesa buru eta sukaldari
Los Angelesaldean, itsaso gainean, Redondo Beach-en kokatutako dagoen Basque Kitchen jatetxea, Beñar Ibarra baionesa buru eta sukaldari

PUBLIZITATEA

Redondo Beach, AEB. Kalifornian, Los Angelesealdeko kostaldean, Redondo Beach hirian itsasotik metro gutxira kokatzen den A Basq Kitchen euskal jatetxea sukaldari eta zerbitzari lanak egin ditzakeen pertsona baten bila ari da. Eguraldi oneko sasoiari eta udari begira jatetxeko lanean laguntza emateko lanpostua da, ez egunaldi osokoa eta pertsonak pintxogintzan eta itsaski paellak egiten izan dezakeen eskarmentua gogoan hartuko dira, baita antzeko jatetxetan edo espainiar estilokoetan aritu izana. Talde lanerako jarrera ezinbestekotzat jotzen da. Asteartetik igandera arteko orduetan aritzeko behar da.

Jatetxeak Estatu Batuetan eskarmentu handikoa den Beñat Ibarra sukaldari lapurtarra dauka buru.

Interesatuek hona idatz dezakete.

Irakur hemen jatetxea 2015ean zabaldu zenean eskaini genion albistea.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia