euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txokoan lan egiteko eskaintza eta nobela beltzari buruzko hitzaldia Bartzelonako Euskal Etxean

2013/02/01

Bartzelonako Euskal Etxearen Txokoa hiriko euskaldunentzako eta elkarteko bazkideentzako topalekua da (argazkia BartzelonaEE)
Bartzelonako Euskal Etxearen Txokoa hiriko euskaldunentzako eta elkarteko bazkideentzako topalekua da (argazkia BartzelonaEE)

PUBLIZITATEA

Bi berri jakinarazi ditu Bartzelonako Euskal Etxeak: batetik, elkarteak Txokoan behar egiteko lan-eskaintza argitaratu du. Interesdunek kurrikuluma astelehena baino lehen bidali behar dute (datu guztiak jarraian). Bizkor ibili, beraz! Bestetik, datorren asteko asteazkenean nobela beltzari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute euskal etxean Jon Arretxe eta Jose Javier Abasolo idazleek. Bartzelonako nobela beltzaren literatur jaialdian --BCNegra-- ari dira parte hartzen, euren azken lanak aurkezteko.

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxea elkarteko Txokoan lan egingo duen pertsona baten bila ari da. Pertsona hau bai barran bai sukaldean ariko da eta beharrezkoa da ahozko euskara maila ona izatea. Era berean, aintzat hartuko da ahozko katalan maila ona izatea, elkartearen ezagutza, elkarteko kide izatea eta lehendik barran eta sukaldean lan egin izana.

Elkartea ekimena eta motibazioa duen pertsona baten bila ari da, lantaldean lan egiteko gai dena. 18 orduko lan jardunaldia eskaintzen du, 500 euroko soldata garbiarekin. Kontratua 2013ko ekainaren 30a arte izango da. Interesdunek kurrikuluma otsailaren 4a baino lehen bidali behar dute txokoa@euskaletxeak.org helbidera.

Nobela beltza

Bestalde, gaurtik hasi eta otsailak 9a bitartean, Bartzelonan BCNegra 2013 nobela beltzari buruzko jaialdia egingo da. Jaialdiaren barruan zenbait euskal idazle izango dira datorren astean hirian. Hasteko, Bartzelonan izango da astelehenean Dolores Redondo donostiarra, azkenaldian hautsak arrotzen ari den "El guardián invisible" eleberriaren egilea. 

Asteazkenean, otsailak 6an, Jon Arretxe, Jose Javier Abasolo eta Felix Modroño idazleek euskal nobela beltzari buruzko mahai inguruan parte hartuko dute. Eztabaidaren izenburua "Bilbao. La sombra del Guggeheim es alargada" izango da, La Capellan (Carrer del’Hospital, 56). 

Jarraian, idazleak Bartzelonako Euskal Etxean izango dira, arratsaldeko zortzietan, bertan ere, euskal literaturaz zein beraien argitalpenez luze eta zabal hitz egiteko. Arretxek "19 kamera" eleberri beltza argitaratu du eta Abasoloren azken lanak "La luz muerta" izenburua du.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia