euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lan eskaintza: Bordaleko Euskal Etxea elkarteko koordinatzaile eta kultur programazioaren arduradun bila ari da

2023/01/11

Administrazio eta kudeaketa profila izanez gero, adi Bordaleko Euskal Etxearen lan eskaintzari
Administrazio eta kudeaketa profila izanez gero, adi Bordaleko Euskal Etxearen lan eskaintzari

PUBLIZITATEA

Bordele, Frantzia. Bordaleko Euskal Etxeak lan eskaintza bat zabaldu du aste honetan, elkartearen administrazio eta koordinazio lanak eta kultur programazioaz arduratuko den pertsona bat hautatzeko prozesua zabalduz. Bilatzen duten profilak, kudeaketa eta programazio lanak aurrera eramateko gai den pertsona bat marrazten du alde batetik, eta baita ere, horrekin batera, euskal kulturari eta euskarari buruzko ezagutzak dituen norbaitena.

Aipatu pertsona elkartearen koordinatzailea izango da eta bere ardurapean izango ditu administrazio aldeko kudeaketa eta giza baliabideena, informazioaren antolaketa eta zabalkundea, bilerak antolatzea elkarteko organoekin, finantzaketa bilatzen laguntzea eta boluntarioen lanaren ikuskapena; EEaren kultur denboraldiaz arrenguratuko da, plangintzaz, gauzatzeko estrategiak diseinatuz, zikloak antolatuz, negoziazioak eginez, aurrekontua kudeatuz, kultur ekitaldien legea betetzen dela zainduz.

Lan kontratu mugagabea eskaintzen da, 35 ordukoa astean, eta programazioak hala eskatzen duenean, asteburuko lana baitara dezake. Soldata 2.304 euroko hileko. Lanaldiaren zati bat telelanez egiteko aukera aurreikusten da. Interesatuek beren curriculuma eta motibazio-gutuna bidali beharko dituzte enplegu-bulegora, lan-eskaintzaren erreferentzia-zenbakia emanez: 146WJSD.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia