Boiseko Euskal Museo eta Kultura Zentroa "Hezkuntza Programa Aditu" baten bila dabil eta zabaldu berria du hautatze-prozesua. Pertsona honen lana eskolekin lan egitea eta oro har Museora jendea erakartzeko egitarauak antolatzea litzateke, publiko gazte zein heldua gogoan. Haremanetan egon beharko du, beraz, eskolekin eta Museoa bisitatuko duten elkarte eta erakundeekin, birak antolatu, ikustaldiak sustatu... Epea hautagaiak aurkezteko otsailaren 15a da.
Boise, AEB. Boise Basque Museum and Cultural Center da Boiseko Euskal Museoaren izena eta bertako euskal komunitatearen bihotzean dago, euskal kultura zabaltzeko eta euskaldunek berek antolatzen dituzten ekimenetako askoren butzatzaile eta babesle baita gisa batez edo bestez.
Oraingoan, eta lehenago posizio hori betetzen zuen Annie Gabica Museoko egungo zuzendaria denez, erakundeak postu hori betetzeko erabakia hartu du, "Hezkuntza Programa Aditu" bat bereganatzeko deia eginez.
Egun osoko lana da eta antolaketa gaitasuna, denborak maneiatzeko trebetasuna eta sormena eskatzen du.
Soldata 34,500 dolarrekoa da urtean, eta 'etekinak' dauzka, autoarentzako leku propioa esaterako, Museoaren atzealdean.
Kontratua urtebeterako da eta aukera legoke 2018ko otsailaren ondotik lanpostua finkoa bilakatzeko.
Hautagaitza aurkeztu nahi dutenek gutuna bidali behar diote, gutxienez bi erreferentzia emanez, Museoko zuzendariari (annieg@basquemuseum.com).
Aurkezpen epea otsailaren 18an bukatuko da.
Xehetasun gehiago eskuratzeko, jo Euskal Museoaren webgunera.