euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lan eskaintza: Bartzelonako Euskal Etxea koordinatzaile bila dabil, lehenbailehen hasteko

2015/11/04

Bazkideak Bartzelonako Euskal Etxearen Txokoan
Bazkideak Bartzelonako Euskal Etxearen Txokoan

PUBLIZITATEA

Bartzelonako Euskal Etxeak lan eskaintza baten berri eman du: elkartea koordinazioaz arduratuko den norbaiten bila ari da. Pertsona honek sail desberdinen (euskara, kultura eta txokoa) koordinazioaz gain, ekonomiaren, kanpo harremanen, komunikazioaren zein juntaren koordinazioaren ardura izango du. Hautagaitzak aurkezteko epea hilaren 13an itxiko da.

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxeak lan deialdia egin du, elkartearen koordinazioaz arduratuko den norbaiten bila. Koordinatzaile berriak lehenbailehen hasi beharko luke postuan. Astean 40 orduko lanaldia du postuak, elkartearekin bat egiten duen soldatarekin.

Lanpostuaren eginkizunak honakoak izango dira: sail desberdinen koordinazioa; elkartearen ekonomiaren, kanpo harremanen, komunikazioaren zein juntaren koordinazioaren ardura. Bere gain hartuko du ere programaketa kulturala, orain dagoen lantaldearekin batera.

Koordinazioaren gainbegiratzearekin, bestelako sail eta dagoen lantaldearekin elkarlanean, bere lana Euskal Etxearen ekitaldi, ziklo eta jaialdien programaketa, produkzio eta postprodukzioa litzateke.

Betekizunak

-Antzeko postu batean eskarmentua
-Titulo egokia (enpresaritza, kultur kudeaketa...)

Aintzat  hartuko  da:  

-Euskara (C1 maila) eta euskal kulturaren ezagutza
-Katalana eta kultura katalanaren ezagutza
-Elkartearen ezagutza eta elkarteko kide izatea
-Ekitaldi kulturalen antolaketan trebakuntza eta esperientzia izatea

CVak bidaltzeko azken eguna, azaroaren 13a

Informazioa gehiago hemen.

Informazio gehiago eskatzeko, idatzi hona: barcelona@euskaletxeak.org.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia