euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur 130 urte sortu zen Buenos Airesen Iparraldeko Euskal Etxea eta ekitaldi ugarirekin ospatuko dute urtean zehar

2025/04/01

Ezk., Iparraldeko Euskal Etxearen egungo sarrera. Goian, balkoian, elkartearen zuzendariak egoitzaren inaugurazio egunean. Behean, Gabonetako ospakizuna, gaur egun jatetxea den aretoan, emakumeak eta haurrak salbuespenez bertaratu ohi zitezkeen ekitaldian 1895eko apirilaren 1ean, Buenos Airesen, Ipar Euskal Herritik zetozen euskaldunak babestuko zituen erakunde bat jaio zen. Urte haietan Centre Basque Francais eta Centro Vasco Francés izenak erabili zituen, eta gaur egun Iparraldeko Euskal Etxea ere erabiltzen du. Hasierako urteetan, zenbait tokitan elkartu behar izan zuten, lekuak alokatuta, harik eta 1899an, enkante batean, lokal bat erosi zuten arte Moreno ...

Gehiago irakurri...


Kirmen Uriberen poesia, podcastak, irratiak zuzenean... ipintzen ditu GUAUk eskuragarri euskaraz eta gaztelaniaz

2025/03/31

Segitu ahal izango dituzu aldiberean, Euskal Herrian bazina bezala, musika eta komunikabide publikoen emaitza guztiak GUAU-Gure Audioa du izena EITBren audio unibertso osoa eta euskal komunitatearen audio eta podcasten produkzioak eskuragarri jartzeko sortutako doako streaming plataforma berriak. 2024an iragarri zen lehenik, baina azkenik joan den otsailaren 6an aurkeztu eta geroztik dabil martxan, irratiko eta streaming plataformetako euskal erreferenteek parte hartu zutelarik aurkezpen-jaialdian.

Gehiago irakurri...


EAJko Batzar Nazionalak Diasporaren eginkizuna birdefinitu eta Euskal Etxeen egungo eredua gainditzea onartu zuen

2025/03/31

Andoni Ortuzar EBBko buru ohia; Oihane Agirregoitia eurodiputatua, Diaspora aipatzen duen testuaren arduraduna; Aitor Esteban, EBBko buru berria Eusko Alderdi Jeltzaleak bere Batzar Nazionala bildu zuen joan den asteburuan Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta hainbat prentsa titularrek islatu bezala, Andoni Ortuzarrek EBBko presidentzaren aginte-makila Aitor Estebani pasatu zion. Horrekin batera, baina, bildutakoek, alderdiaren jarduna gidatuko duten ildo nagusiak onartu zituzten. Diasporari lotutako atalean, ...

Gehiago irakurri...


La Platako Eguzkia hiruhilabetekariaren 29. zenbakia, 2025eko martxokoa, eskuragarri dagoeneko doan online

2025/03/31

Kalean da dagoeneko La Platako Euzko Etxeko 'Eguzkia' hiruhilabetekariaren 29. zenbakia, 2025eko martxoari dagokiona Atera berria da labetik La Platako Euzko Etxearen 'Eguzkia' hiruhilabetekariaren zenbaki berria, 29.a, 2025eko lehena, martxoari dagokiona. 74 orrialde dauzka eta ohi bezala Euzko Etxearen egungotasunaren berri ematen digu, egindako eta iragartzen diren hitzorduak barne, euskaldunei eta euskal gaiei dagozkien artikuluak ere baitaratuz. Susana Aramburuk eta Maria Fernanda Astigarraga dira bere idazkuntza ...

Gehiago irakurri...


Julian Zabalbeascoa idazle kaliforniarraren nobela hizpide online BEO Irakurle Klubak datorren astelehenean: batu nahi?

2025/03/28

Julian Zabalbeascoa liburuaren aleak eskuetan. Martxoaren 31ean "What we tried to bury grows here" hizpide BEO Irakurketa Klubean Eleberriaren izenburua "What we tried to bury grows here" (Luperatzen saiatu ginena hemen hazten da) da eta egilea Julian Zabalbeascoa idazke eta irakasle kaliforniarra du. Liburua iazko azaroan plazaratu zuen Two Dollar Radio argitaletxeak eta liburudendetan zeon online eros daiteke. Harrera eta komentario ederrak jaso ditu New York Times-eko, Boston Globe, Electric Literature eta beste hainbat ...

Gehiago irakurri...


Cordobako Topaketa eginik, Diaspora Argentinarreko Orkestra gero eta sendoago; hurrengo bilera, San Nicolasen

2025/03/28

2025eko martxoko Musikarien Topaketa Geroran Iragarri bezala, Cordobako Gerora Euskal Kultur Elkartea eta FEVA antolatzaile, martxoaren 23 egin zen euskal elkarte cordobatarraren egoitzan, FEVA Musikarien Topaketa Nazionalaren 7. edizioa. Argentina osoko 19 musikari bildu zituen Topaketaren helburu nagusia trebakuntza eta errepertoriaren hobetzea izan zen. Eta ondo asko bete zuen. Gerorako musikari erreferenteetako bat den Keila Marozzi Nomik ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutuarekin sinatutako hitzarmenen baitan 2025ko euskara klaseak martxan Hego Amerikan

2025/03/27

2025eko Euskara eskolak Hego Amerikako euskal etxeetan Donostiako Tabakaleran egoitza duen Etxepare Euskal Institutua da Euskal Herritik kanpo euskararen irakaskuntzaz arduratzen den erakundea, Eusko Jaurlaritzako erakunde autonoo gisa. Bere izenean, Euskara Munduan programaren arduradun Kinku Zinkunegik euskal etxeetan euskara klaseak sustatzeko hitzarmenak sinatu zituen urtarrilean Argentinako, Brasilgo, Peruko, Txileko eta Uruguaiko hainbat euskal ...

Gehiago irakurri...


Dantzarien Aberri Eguneko Topaketa Cañuelas-en berrikuntza ugarirekin 2025ean, Denak Baten 65. urteurreneko urtean

2025/03/27

Cañuelasen 2024an ospatutako Aberri Egunaren postalak. Ayacuchoko Euskal Odola-ko dantzari gazte-gazteak, Denak Bat Euskal Etxeko abesbatza, erromeria eta bertako gozogile taldea Badira 19 urte Cañuelasko Denak Bat euskal etxeak Dantzari Topaketa eta Aberri Egunaren ospakizuna antolatzen dituela. Aurtengo edizioa egitarau zabaldua eta berrituarekin dator. Apirilaren 5ean izango da elkarretaratzea eta oraingoan, ohi ez bezala, ekitaldia ez da larunbat iluntzean hasiko, eguerdian baizik. Bazkari bat eskainiko dute eta arratsalde, iluntze eta gauean jarduera ugari egingo dira, hala nola ...

Gehiago irakurri...


Biltzar Nagusiak Lapridan eta Arrecifesen, euskaletxeburu Mónica Azpiazu eta Teresa de Zavaleta, hurrenez hurren

2025/03/26

Joan den larunbatean egin zuten Arrecifesko Euskal Etxean euren Urteko Batzarra, zuzendaritza batzordea berrituz Joan den asteburuan, Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat eta Lapridako Lagunen Etxea euskal etxeek, biak Buenos Aires probintzian, euren Urteko Batzarrak egin dituzte hurrenez hurren, bi kasuetan, Zuzendaritza Batzordea osatzeko edo berritzeko bozketa eginik. Arrecifesen kasuan, hau da 2025 - 2026 aldirako Zuzendaritza Batzordea:

Gehiago irakurri...


Iñaki Hernaiz argentinarrak Latinoamerikako hezkuntza aztertu du hitzaldi batean Deustuko UNESCO Katedran

2025/03/26

Iñaki Hernaiz Deustuko Unibertsitatean Deustuko Unibertsitateak gonbidaturik, sei hilabeteko lankidetza ari da egiten Iñaki Hernaiz euskal-argentinarra Unibertsitateko Giza Baliabideen UNESCO Katedran. Lankidetzaren baitan, ‘Hezkuntzaren egoera Latinoamerikan’ izeneko hitzaldia eskaini zien Txile, Kolonbia, Mexiko, Kuba, Nikaragua eta Ekuador herrialdeetatik etorritako bekadunei. Aipatu behar da, hala ere, publikoan Unibertsitateko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia