Donostia 2016 Fundazioak eta Donostia Kulturak, Donostiako Museoen Sarearekin lankidetzan, "Labore" izeneko bekak sortu dituzte. Beka hauei esker Euskal Herriko zein Diasporako artistek (baita nazioartekoek ere) egonaldi artistikoak egingo dituzte Donostiako zazpi museotan: San Telmo Museoa, Donostiako Elizbarrutiko Museoa, Aquariuma, Eureka! Zientzia Museoa, Untzi Museoa-Museo Navala, Real 100 Museoa eta Museum Cemento Rezola. Proiektu artistikoak aurkezteko epea azaroaren 16an itxiko da.
Donostia-San Sebastián. Diasporako artistei espresuki zuzenduriko beka deialdia egin du Donostia 2016 Fundazioak, Labore programaren baitan. Beka horiek zazpi egonaldi artistiko izango dira eta Donostia Kulturarekin eta Donostiako Museoen Sarearekin lankidetzan gauzatuko dira. Hauek dira programan parte hartzen duten museoak: San Telmo Museoa, Donostiako Elizbarrutiko Museoa, Aquariuma, Eureka! Zientzia Museoa, Untzi Museoa-Museo Navala, Real 100 Museoa eta Museum Cemento Rezola.
Hiru erresidentzia-modalitate izango dira:
- Tokiko artisten eta nazioarteko artisten arteko lankidetza proiektua. Artista batek EAEkoa, Nafarroako Foru Erkidegokoa, Iparraldekoa edo euskal diasporakoa izan behar du; bigarrenak, aldiz, nazioartekoa. Modalitate horretan Museum Cemento Rezola, Aquariuma eta Eureka! Zientzia Museoa aukeratu ahal izango dituzte parte-hartzaileek.
- EAEko, Nafarroako Foru Erkidegoko, Iparraldeko edo euskal diasporako artistak banakako proposamenekin. Donostiako Elizbarrutiko Museoa, Museum Cemento Rezola, Real 100 Museoa, Aquariuma, Eureka! Zientzia Museoa eta San Telmo Museoa dira atal horretan egongo diren museoak.
- Proposamen indibidualak aurkezten dituzten artistak edozein delarik ere haien jatorria. Aquariuma, Eureka! Zientzia Museoa, Museum Cemento Rezola dira modalitate horretan aukeratu ahal izango diren museoak.
Beka bakoitzak 2.000 eurotako sorkuntzarako laguntza jasoko du eta gehienez ere 1.000 euro lana ekoizteko. Artistek egonaldiak iraun bitartean egoitza eta dietak ere izango dituzte eta nazioarteko artisten kasuan, Donostiarako joan-etorri bidaia ere ordainduko zaie. Egonaldiak 2016ko urtarrilaren 25etik martxoaren 18a bitartean egingo dira. Hautagaiek proposamenak eta proiektua bidaltzeko epea azaroaren 16an itxiko da.
Oinarriak eta izen-emate orria
Argibide gehiago: www.dss2016.eu