euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Unibertsitateak abendura arte luzatuko den euskal kulturari buruzko mintegia abiatu zuen atzo

2012/09/04

Idurre Lekuona irakaslea, UNLPko Euskara eta Euskal Kultura irakurlea, izango da mintegiko bi irakasleetako bat (argazkia UNLP)
Idurre Lekuona irakaslea, UNLPko Euskara eta Euskal Kultura irakurlea, izango da mintegiko bi irakasleetako bat (argazkia UNLP)

PUBLIZITATEA

La Platako Unibertsitate Nazionalak (UNPL) Euskal Historia, Kultura eta Hizkuntza Mintegia abiatu zuen atzo, Etxepare Euskal Institutua laguntzaile. Klaseak astean behin --astelehenero-- izango dira eta ikastaroa abenduaren 17a arte luzatuko da. Irakasleak Cesar Arrondo historialaria eta Idurre Lekuona UNPLko euskara irakurlea dira. Lekuonak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, mintegian Euskal Herriko kultura eta historia jorratuko dituzte batez ere, eta euskaren ikuspegi orokorra emango dute. Mintegia doakoa da.

La Plata, Argentina. Atzo abiatu zen La Platako Unibertsitate Nazionalean bertako Giza Zientzien Fakultateak antolatu duen Euskal Historia, Kultura eta Hizkuntza Mintegia. Doako ikastaro honek euskal kulturaren hainbat alderdi ezagutzeko aukera emango die parte-hartzaileei eta klaseak astelehenero emango dira, arratsaldeko 20:00tatik 22:00tara Hall Nagusiko 102. ikasgelan. Ikastaroan parte har dezakete gaian interesa duten unibertsitateko ikasleek zein publiko orokorrak.

Mintegia unibertsitateak eskaintzen duen Euskal Hizkuntza eta Kultura irakurlegoaz apartekoa da. Idurre Lekuona irakurlea mintegian ere irakasle izango da, baina batetik bestera aldea dagoela azaldu dio EuskalKultura.com-i: batetik, mintegia laburragoa da (irailetik abendua arte) eta, hori dela eta hain zuzen, urte osoko ikastaroa egin ezin dutenentzat aukera polita izan daiteke; bestetik, ikastaroan ez da zuzenean euskera irakatsiko, nahiz eta euskal hizkuntzari buruzko informazioa emango den (irakurlegoan irakasten baita euskera).

Mintegiak hiru atal izango ditu: lehena, Euskal Herriaren geografia, historia eta politikari buruzkoa; bigarrena, euskarari buruzkoa (jatorria, bilakaera, egoera eta ezaugarri bereziak); azkena, "kultur adierazpenei buruzkoa izango da", azaldu du Lekuonak, "eta bertan, besteak beste, Euskal Herriko genero sistemaz, baserriaz, kantugintzaz eta abarrez hitz egingo dugu".

-Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi e-maila hona: lectorado.euskera@presi.unlp.edu.ar edo jo webgune honetara (bertan eskura daiteke mintegian izena emateko inprimakia)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia