euskal diaspora eta kultura
2010/10/22
PUBLIZITATEA
La Plata, Argentina. "Proposamenaren helburua euskal zinea eta oro har kultura zabaldu eta erakustea da", azaldu diote ekintzaren antolatzaileek EuskalKultura.com-i. "Asmo horrekin hasi ginen abuztuan euskal literaturan klasiko bat bilakatu den eleberri baten zinemarako egokitzapenarekin, Bernardo Atxagaren lanean oinarrituta Montxo Armendariz-ek zuzendutako 'Obaba'rekin alegia, eta oraingoan, aldiz, 'Nomadak TX', musikaren bidez euskal kultura, munduko beste kultura batzuekin nola batzen den islatzen duen dokumentala aukeratu dugu”.
Filmak aurkezteko ardura Euzko Etxeko 'Matxin Burdin' liburutegiko kide eta zine ikaslea den Emilia Bastidarena da. Izenburuak ikusteaz gain, kultur ekintza honekin lagunen arteko kafetxo bat ere konpartituko dute.
La Platako Unibertsitateko Gogoetarako Euskal Katedra Askea eta euskal etxeko 'Matxin Burdin' Liburutegia dira zikloaren bultzatzaileak eta hiriko komunitate osoari luzatzen diote gonbitea. Gaurko saioari dagokionez, 'Nomadak TX' dokumentala da eskainiko den lana eta ikusteko eta komentatzeko hitzordua, arratsaldeko 7etan, euskal etxean bertan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus