La Plata, Argentina. La Platako Euskal Etxeko ‘Matxin Burdin’ Liburutegia aitzindaria da Kolektibitateen Liburutegien Topaketak antolatzen. Izan ere, lehenengo biak Euzko Etxean bertan egin ziren; ondokoak, berriz, Buenos Airesko Argentinako Elkarte Galegoen Federazioan, “Cesky Dum’ Txekiar Liburutegian, Argentinako Liburutegi Nazionalean, ‘Jardin Japonés’ delako Kultur Gunean; eta Kataluniar Etxean.
Bileretan trebakuntza hitzaldiak eskaintzen zaizkie bereziki liburuzain eta liburutegietako langileei eta batzuetan erabiltzaileei ere. Elkarretaratzeko helburuak hauexek dira: liburutegiko praktikak eta esperientziak trukatzea; gizataldeen liburutegiei agerikotasuna ematea; funts bibliografikoak zabaltzea; liburutegien funtzionamenduari buruzko informazioa partekatzea; elkarren arteko proiektuak sustatzea; eta gizataldeen liburutegien sorrera bultzatzea.
Kolektibitateen Liburutegien 8. Topaketak oraindik ofizialki data adierazi; hala ere, antolatzaileen proposamena da, aurrekoak bezala, ekainean egitea. Informazio gehiago jasotzeko, Matxin Burdin Liburutegiarekin kontaktatu behar da bibliotecacentrovasco@yahoo.com.ar helbidean edo Biblioteca Matxin Burdin Centro Vasco La Plata Facebook kontuan.