euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Herritar Ospetsu izendatu dute Jorge Heguy, Euzko Etxea-ko lehendakari-ohi eta buruzagia

2012/05/10

Jorge Heguy (eskuinean), Ibarretxerekin eta hiriko orduko alkatearekin, Lehendakariak La Platara hirian Euskal Astea ospatzen zela-eta eginiko bisita batean
Jorge Heguy (eskuinean), Ibarretxerekin eta hiriko orduko alkatearekin, Lehendakariak La Platara hirian Euskal Astea ospatzen zela-eta eginiko bisita batean

PUBLIZITATEA

Atzo irakurtzen genuen Buenos Aires probintzia argentinarreko kazetetan: Jorge Heguy, La Platako Herritar Ospetsu izendatu du La Plata probintziako hiriburuko Kontzeju Deliberatzaileak, zinegotzi guztien sostenguarekin eta organo horretako presidente Javier Pacharottik proposatuta. Jorge Heguy oso pertsona ezaguna da La Platako eta Argentina osoko euskal komunitatean. Hiriko Euzko Etxean, kontu ikuskatzaile ordezkoa da gaur egun, eta urteetan zehar beste zenbait kargu ere bete ditu euskal elkartean, tartean baita lehendakariarena ere.

La Plata, Argentina. Buenos Aires probintziako ImpulsoBaires kazetak izendapenari buruz dioena laburbildu dugu hona. Banco Rio de La Platan 2.000. urtera arte jardun zuen, eta lehenago, 1970 eta 1976 bitartean AgroMagdalena Acopiadora de Granos S.A konpainiako presidente izan zen Jorge Heguy.

Duela 50 urte dabil La Platako Kultur eta Kirol Erakundeen Federazioan, eta hor ere presidente izan zen lau rutez, eta presidenteorde beste biz. Jose Ramon Arteaga zinegotziak Heguy-ren ibilbidea eta aurrekariak aipatu zituen, besteak beste Euzko Etxea barnean izan duen partaidetza.

Omenduak, bere aldetik, ekitaldia beretzat zen ohorea aipatu eta Pablo Bruera alkatea ere bertan izana eskertu zuen. Eskerrak eman zizkien Kontzeju Deliberatzaileko kideei ere, eta bertara bildutako bere familiako kideei eta lagunei ere zuzendu zitzaien.

Proposamena mahaigaineratu zuen Pacharottik, berriz, aitortu zuen "Jorge Heguy-ren ibilbide instituzionala nabarmendu nahi izan dutela, ekarpena egin baitio hiriari eta eskualdeari, langile nekaezina den horrek".



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia