La Plata, Argentina. Hamar taldek hartu zuten parte ekainaren 8an bertakoentzat norgehiagoka lehiatsua izan ohi den La Platako Paella Txapelketan, ekimenaren 6. edizioan. Hauek izan ziren talde partaideak: ‘Liburutegia’, ‘Mus’, ‘Katalanak’, ‘CEVA’, ‘Dantza’, ‘Itsuen Futbol Taldea-Kirolak’, ‘Zaharrak’, ‘Pilota’, ‘Xare’ eta ‘Euskara’ taldeak hain zuzen. Errezeta guztiak dastatu ostean, epaileek euren ebazpena jakinarazi zuten: lehenengo postua ‘Denak Bat dantza taldea’rentzat izan zen eta bigarrena, euskara ikasle eta irakasleentzat.
Pedrito Berrueta Etxeko alkateak eskuratu zien saria irabazleei eta afarian paella prestatu berriak dastatu zituzten bildutako lagunek.
Argazki gehiago ikusteko, egizu klik hemen.