La Plata, Argentina. Aste honetan, ekainaren 12 eta 13an, Herrien Historiari buruzko XIX. Kongresua burutu zen Ensenadan. Ricardo Levene Dr. Probintziako Artxibo Historikoak bi urtean behin antolatzen duen jarduera da, historialariak, artxibozainak, ikertzaileak, museologoak eta, oro har, kulturako jendea biltzen dituena. Buenos Aires probintziako kultura-ondarearekin eta politika-, gizarte-, ekonomia-, genero- eta kultura-historiarekin lotutako gaiei buruz ideiak trukatzeko, eztabaidatzeko eta hausnartzeko topagunea da.
Astelehenean, La Platako Euzko Etxeko Matxin Burdin Liburutegiaren izenean, Susana Aramburuk eta Maria Fernanda Astigarragak artxibo, liburutegi eta museoei buruzko mahai-inguru batean parte hartu dute, "Una biblioteca sobre los vascos de allí y acá" lana aurkeztuz. Susana Aramburu liburuzainak, eta Maria Fernanda Astigarraga Liburutegi Batzordeko kideak Matxin Burdin liburutegia aurkeztu dute, euskal etxearen barruan kokatzen. Gainera, liburutegiko funts bibliografikoen eta haren jardueren berri eman dute. Egiten diren aktibitateak ez dira gutxi, eta jendea harritu da horretaz.
Necocheako EEetako Liburutegien bilkura prestatzen
Lan handia dago etengabeko programazioaren atzean: Begiradak Zinema Zikloa, Oturuntza Filosofikoa, Euskal Zinema Ibiltariaren bisitak. Horrez gain, urteko bigarren zatian ekitaldi gehiago dago aurreikusita: ahozko narrazio topaketa bat egingo dute ekainaren 16an, Luis Luqueren “Conversaciones con Unamuno” liburuaren aurkezpena uztailaren 7an. Abuztuan, Marinkari buruzko ahozko narrazioaren beste ikuskizun bat egingo dute eta Gizataldeen Liburutegien Topaketan parte hartuko dute. Azaroan Euskal Aste Nazionaleko Liburutegien Topaketan izango dira, noski.