euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeak Javier Clúa berretsi du lehendakari eta Adolfo Pérez Esquivel ohorez bazkidetu

2010/05/11

La Platako Euzko Etxeko Batzorde berriko kideetako batzuk: ezker-eskuin, Sergio Ochotorena, diruzainordea; Patricia Pulido, diruzaina; eta Javier Clúa, lehendakaria (EE argazkia)
La Platako Euzko Etxeko Batzorde berriko kideetako batzuk: ezker-eskuin, Sergio Ochotorena, diruzainordea; Patricia Pulido, diruzaina; eta Javier Clúa, lehendakaria (EE argazkia)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintzia argentinarreko hiriburu den La Platako Euzko Etxean Javier Clúak segituko du elkarteko lehendakari joan den apirilaren 25ean eginiko Urteko Ohiko Batzarraren ostean. Berarekin batera arituko dira Zuzendaritza Batzordean Jorge Batiz, lehendakariorde; Maria Fernanda Astigarraga, idazkari; Iñaki Azcarate, idazkariorde; Patricia Pulido, diruzain; eta Sergio Ochotorena, diruzainorde, besteak beste. Bestalde, batzarkideek aho batez onetsi zuten Adolfo Pérez Esquivel elkarteko ohorezko bazkide izendatzea proposatzen zuen ekimena.

La Plata, Argentina. Euzko Etxetik geure erredakziora bidalitako oharrak azaltzen duenez, Urteroko Ohiko Batzarrak biharamunean, apirilaren 26an, gertatzekoa zen Gernikako bonbardaketaren 73. urteurrena hartu zuen aintzat elkarretaratzearen hasieran, gaia aipatzen zuen testu bat irakurriz. Ondoren, eta bilerako gaietan murgildurik, irakurri ziren baita ere Txostena, Ondorio Orokorrak eta Sarrera-Irteeren Emaitza, eragozpenik gabe segidan bertaratutakoek onartu eta aldi berean elkarteko Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritzeko. 2010-2011 eperako, beraz, honela geratzen da La Platako Euzko Etxeko gobernu taldea:

ZUZENDARITZA BATZORDEA

-Lehendakaria: Javier Clúa
-Lehendakariordea: Jorge Batiz
-Idazkaria: María Fernanda Astigarraga
-Idazkariordea: Iñaki Azcarate
-Diruzaina: Patricia Pulido
-Diruzainordea: Sergio Ochotorena

-Batzordekide titularrak: Alfredo Larrañaga, Juan Carlos Zubia, Pablo Basualdo, Gustavo Ugarte, José Orbaiceta, Miguel Unzurrunzaga
-Batzordekide ordezkoak: Mirta Arbeletche, César Etcheverry, Marcelo Ochotorena, Lisandro Jaccoud, Gustavo Larrañaga, Raúl Romano Larrañaga

BATZORDE KONTU IKUSKARIA

-Kide titularrak: Rosa Ibarguren, Pedro Berrueta
-Kide ordezkoak: Jorge Heguy, Arturo Sagarra

OHORE EPAIMAHAIA

-Kide titularrak: Felipe Ochotorena, Beatriz Aramayo, Jorge Ugarte
-Kide ordezkoa: Pedro Auzmendi

2008 Perez Esquivel La Platan

[Adolfo Perez Esquivel (erdian) moderatzaile aritu zen 2008an La Platako Euskal Argentinar Aste Nazionalaren baitan antolatu zen Elkarrizketa Politikorako Mahaian]

Ondoren, eta elkarteko Araudiak uzten duenez, proposamen bat aurkeztu zen bazkideen aurrean, Adolfo Perez Esquivel Nobel Sariduna elkarteko ohorezko bazkide izendatze aldera, "oinarritzat hartuz: Egiaren, Bakearen eta Justiziaren Bila daraman ibilbide eta engaiamendua, urtetan ari delarik tinko geure herrialdean eta munduan zeregin horretan; bere ekarpen baliotsua Euskal Herrian Bakea lortzeko, eta baita ere Euskal Etxeari musutruke eskaini zion sostengu eta lankidetza eskuzabalagatik 2008ko Euskal Aste Nazionalaren baitan egindako Elkarrizketa Politikorako Mahaian". Argudio hauek entzun ostean, Batzar Nagusiak aho batez onetsi zuen proposamena.

-La Platako Euzko Etxearen webgunea: www.centrovasco.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia