euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeak Euskal Asteko behin-behineko egitaraua argitaratu du

2008/09/05

La Platako Euzko Etxea izango da Euskal Astearen egoitza aurten
La Platako Euzko Etxea izango da Euskal Astearen egoitza aurten

PUBLIZITATEA

Diasporako jai garrantzisuenetako bat da Argentinako Euskal Astea eta aurten ere milaka lagun elkartuko dira, bertakoak nahiz kanpokoak, euskal komunitatearen jai handi honetara. La Platan, aste horretan zehar --urriaren 26tik azaroaren 2a bitartean-- bilerak, ekintza politikoak, kulturalak eta ikuskizun ugari egingo dituzte. Hori guztia prestatzeko lan eskerga egin behar da eta horretan dabiltza Euzko Etxea-ko kideak azken hilabete hauetan. Azken uneko aldaketarik izan daitekeen arren, jaialdiaren antolatzaileek argitaratu dute dagoeneko behin-behineko argitaraua.

La Plata, Argentina. Bi hilabete eskas falta dira 2008ko Euskal Asterako eta La Platako euskal etxekoak erabat murgilduta daude jai handi honen antolaketan. Urriaren 26tik azaroaren 2a arte, Buenos Aires probintziako hiriburuak hamaika euskaldun eta Euskal Herriaren lagun hartuko ditu, astebetez La Plata osoa euskaldunon etxe erraldoi bat bihurtuz. Urtero gertatzen den bezala, aste honetan zehar bertan ariko diren Euskal Herriko artistak ikusteko irrikan daude amerikarrak: talde antolatzaileak Oskorri taldea, Aretxabaletako Akordeoi Orkestra eta Anne Etchegoyen gonbidatu ditu.

Voucher-ei (paketeei) dagokienez, Euzko Etxekoek Euskalkultura.com-i azaldu diote voucher-en prezioa ez dagoela finkatuta oraindik baina ahal bezain pronto jakinaraziko dutela. Erreserbak egiteko epea, berriz, irailaren 10an hasiko da, eta internetez egiteko aukera izango da. Aipatu egun horretan, euskal etxeak bere web orrian bertan (www.centrovasco.com) link berezi bat  jarriko du, pertsona edo talde bakoitzak erreserbak bere beharren edo interesen araberako egin ditzan. Link horretan, hotelen zerrenda (hotelen kokapenarekin) emendatuko da. Badago dagoeneko, ordea, galderak edo kontsultak egiteko indarrean dagoen e-mail bat: info@semanavasca.com.ar.

2008ko ARGENTINAKO EUSKAL ASTEAREN EGITARAUA

Igandea, urriak 26

-19:00etan: Lagun Onak Abesbatzaren kontzertua. La Platako Katedralean (14 kalean, 51. eta 53. aren artean).

Astelehena, urriak 27

-Pedro Mari Basañez arkitektoak egindako argazki eta pintura erakusketaren inaugurazioa. Baserri euskaldunei buruzkoa. Honorable Cámara de Diputados y Senadores de la Provincia de Buenos Aires delakoan (51 kalean, 7. eta 8. aren artean, 53  kalean, 7. eta 8.aren artean).

Asteartea, urriak 28

-20:30. Pilota partida. Euskal Etxean.

Asteazkena, urriak 29

-18:00. Euskal zinema erakusketa. Compañía Aseguradora Bernardino Rivadaviako delako aretoan  (7 eta 47 kaleetan).

Osteguna, urriak 30

-11:00. Eusko Jaurlaritzak eta Argentinako barne ministerioak interes amankomuneko gaiei buruzko hitzarmena sinatuko dute.

-19:00. Pedro Mari Basañez arkitekto euskaldunaren hitzaldia.

Ostirala, urriak 31

-10:00. Mahaingurua Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza daukaten alderdi politikoekin. Moderatzailea: Adolfo Perez Esquivel. Honorable Cámara de Diputados delakoan.

-15:00-18:00. Dantza taldeen erakustaldia. (La Plata ondoan dagoen) Ensenada hiriko Kultur Etxean.

-18:00. Euskal Etxeetako Abesbatzen bilkura. Salón Dorado de la Municipalidad delakoan (12 kalean, 51. eta 53.aren artean).

-20:00. Oskorri taldearen kontzertua. Aurreneko taldea: La Platako Euskal Etxeko gazteen elkartea. Atenas Klub-ean (13 kalea, 57. eta 58.aren artean, euskal etxetik koadra batera).

-22:30. Afaria eta erromeria. Aretxabaletako Akordeoi Orkestraren kontzertua. Euskal Etxean (14 eta 58 kaleetan).

Larunbata, azaroak 1

-9:00-12:00. FEVAren bilera. Dardo Rocha pasabidean. Vice Presidencia Aretoan (50 kalean, 6. eta 7.aren artean).

-9:00-12:00. Euskal Liburutegien bilera. Euskal Etxean.

-17:00. Kalejira. Euskal Etxetik, Atenas Klub-era.

-17:30. Gala ikuskizuna. Atenas Klub-ean.

-22:30. Afaria eta erromeria. Anne Etchegoyenen kontzertua.

Igandea, azaroak 2

-10:00. Meza Katedralean.

-11:30. Talde guztien dantza erakustaldia, Moreno Plazan (14 kalean, 51. eta 53.aren artean).

-13:30. Azken bazkaria. UPCN kirol gunean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia