euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeak eta Gipuzkoako Tolosa herriak bat egin dute Tolosa argentinarraren 150. urteurrena ospatzen

2022/01/07

Argentinako Tolosa herriaren 150. urteurrena, ekitaldia, haritz landaketa, La Platako EEaren plaka eta EHko Tolosaren atxikimendua
Argentinako Tolosa herriaren 150. urteurrena, ekitaldia, haritz landaketa, La Platako EEaren plaka eta EHko Tolosaren atxikimendua

PUBLIZITATEA

Tolosa, Argentina. La Platako Euzko Etxeak eta Euskal Herriko Tolosa herriak bat egin zuten joan den abenduaren 20an Tolosa herri argentinarraren 150. urteurreneko ospakizunean. Tolosa herri argentinarra 1871n sortu zuen tolosarren ondorengo zen --aita zuen tolosarra-- Martin Jose Yraolak [Iraola idatzita leku batzuetan]. Urteurrenaren karietara bertan egindako ekitaldi nagusian plaka bat jarri zuen Euskal Etxeak, haritz bat landatu zen eta Olatz Peon Ormazabal Tolosa hipuzkoarraren agurra eta atxikimendua helarazi ziren.

Bertaratu ziren ordezkarien artean La Platako Euzko Etxeko lehendakari Javier Clua. Tolosa La Platako parte da gaur egun, eta eskualdeko herri zaharrera. La Plata hiria, Buenos Aires probintzia erraldoiko hiriburua, 1882an sortu zen ofizialki, sortu ere probintziako hiriburu izateko, 1880an Buenos Aires Hiria esparru federala bilakatu ondoren. Hala segitzen dute egun, Buenos Aires Hiri Autonomoa da Argentinako hiriburu federala eta ez da izen bereko probintziako parte, eta La Plata da Buenos Aires probintziakoa.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia