euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeak bere jatetxe berritua ireki du instituzioko kide eta udaleko agintariak lagun

2014/09/03

La Platako Euzko Etxeko jatetxea beriz zabaltzeko ekitaldian, Sebastian Tangorra, Javier Clua, Nicolas Gonzalez eta Pablo Bluera alkatea jatetxearen arduradunetako bat den Javier Correa-rekin
La Platako Euzko Etxeko jatetxea beriz zabaltzeko ekitaldian, Sebastian Tangorra, Javier Clua, Nicolas Gonzalez eta Pablo Bluera alkatea jatetxearen arduradunetako bat den Javier Correa-rekin

PUBLIZITATEA

Arduradun berrien ardurapean ireki ditu bere ateak abuztuan La Platako euskal etxeko jatetxeak. Betiko izen eta helbidearekin, 'Restaurante Centro Basko’ delakoa 58 eta 14 kaleen izkinan dago kokatuta eta Euskal Herriko eta Argentinako plater tipikoak eskaintzen dizkio publikoari. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik igandera dago irekita, eguerdian zein gauean.

La Plata, Argentina. 70. urteurren urtean eta 2014ko Euskal Aste Nazionala prestatzen ari dela, ekintza berezi bat antolatu zuen abuztuaren 6an La Platako euskal etxeak bere jatetxea berriz ere zabaltzeko. Inaugurazio ekitaldian, etxeko lagunek ez ezik, udaleko agintariek ere hartu zuten parte, tartean Pablo Bruera alkateak, Sebastian Tangorra zinegotziak Erakunde eta Gizatalde Atzerritarren Udal ordezkariordea Mauricio Castrok, eta La Plata Handiko Industria Elkarteko presidente Francisco Gliemmok.

Javier Clua euskal etxeko lehendakariak eta Bruera alkateak hitz batzuk esan ondoren, erakundeko abesbatzari egokitu zitzaion elkarretaratzeari musika jartzeko ardura eta Euskal Herriko kantutegiko bi pieza eginez gailebdu zuen lana. Otordu bat ere eskaini zitzaien gonbidatuei eta batzuk jatetxe berrituan euren lehenengo afariaz gozatzera geratu ziren ‘Centro Bazko’ jatetxean.

Inaugurazio honekin denboraldi berri bat hasiko da bai euskal etxearentzat baita jantokiko arduradunentzat ere; bide batez, beste urrats bat eman du elkarteak aurreko kontzesiodunekin izandako arazoak gainditzeko. Gogora dezagun aurreko administrazioaren eta euskal etxearen artean izandako arazoengatik, jatetxea itxita egon zela joan den apiriletik abuztuaren 6a arte. Orain, ordea, eta berriro martxan, astegun oro zabalduko zaio publikoari, astelehenetik igandera, eguerdiz zein gauez, bere bi modalitateetan: jangelan zein txokoan (barran).

Informazio gehiago edo erreserbak egiteko, hauexek dira kontaktu datuak: telefono zenbakia, 0221- 452 7207; helbide elektronikoa: conogo.resto@gmail.com; Facebook kontua: Resto Euzko Etxea



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia