euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxea MercoMus 2019-ko irabazle; Txilen izango da 2020ko edizioa eta Uruguain 2021ekoa

2019/04/03

2019ko MercoMus Txapelketa La Platan
2019ko MercoMus Txapelketa La Platan

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Eskualde txapelketa hau joan den astean jokatu da La Platan, martxoaren 27tik 30era, Argentina, Txile eta Uruguaiko hamasei bikote partaide. Txapeldunak euskal etxe anfitrioiko Rolando Biasco eta Jose Luis Macchi izan dira, garaikur nagusia etxean geratuz. Bigarren postua Buenos Aireseko Laurak Bat-eko Felipe Finger eta Felipe Finger aita-semeentzat izan da; eta hirugarrena Pedro Berrueta eta Juan Jose Umaran-entzat, laplatatarrak hauek ere. Datozen MercoMus-ei buruzko berriak ere helarazi dizkigute antolatzaileek: 2020ko MercoMus Txilen izango da eta 2021ekoa, Uruguain.

Mus Txapelketarekin batera, Kanasta Lehiaketa antolatu zuen Euzko Etxeak, La Plata, Rosario, Buenos Aires, Txileko Santiago eta Montevideoko euskal etxeetako emakumeak partaide. Kasu honetan ere irabazleak etxekoak: Carmen Jaramillo eta Stella Galle (1. postuan) eta Bety Aramayo eta Pipa Garriga (2.ean).

Aurtengo Txapelketari amaiera emateko, azken egur afaria antolatu zuen La Platako Euzko Etxeak. Bertan banatu ziren sariak eta Etxeko dantzariek dantza emanaldia eskaini zieten gonbidatuei. Argazki gehiago, hemen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia