euskal diaspora eta kultura
2010/06/23
PUBLIZITATEA
La Plata, Argentina. 'Lagun Artean' Elkartea eraikitzeko proiektua abian jartzeko, La Platako Euzko Etxea-ko batzordeak borondatezko laguntzara jo zuen. Hori dela eta, euskal etxea sortu zenetik beste hainbat egitasmotan erabilitako sistemari eutsi diote erakundeko arduradunek. “100 kide 100 pesoren truke” delako kanpainarekin hasi zen dirua biltzen, inbertsio handia behar baitzuen obrak. Ekainaren hasieran, berriz, eta ahalegin frango egin ondoren, 'Lagun Artean' Elkartea prest egon zen euskal etxeko lagunak jasotzeko.
[Euskal etxeko lehendakari Javier Clúa bildutakoei eskerrak ematen]
Euzko Etxea-ko batzordeko kide diren Felipe Ochotorena eta Alfredo Larrañagak, Rodolfo Rebolledo arkitektoarekin batera, izan zuten Elkarte berriaren inaugurazioan zerrenda mozteko ardura. Behin aretoa irekiz gero, Javier Clua lehendakariak eraikuntzan egin diren gastuen zerrenda eskuratu zion bildutako jendeari eta, ondoren, esker beroak eman zizkien proiektuan lagundu izan duten euskal etxeko pertsona guztiei. Zeremoniarekin jarraitzeko, euskal etxeko alkate den Bety Aramayok oroigarri bat eman zion Rebolledo arkitektoari. Ondoren, hamaika ekitaldiren gertaleku izateko sortua den areto berrian, afaria partekatu zuten erakundeko lagunek.
[Inaugurazioa bukatuta afaria partekatu zuten lagunek]
Bukatzeko, aipatu behar da Elkartea ahalik eta hobekien ibildadin, funtzionamendua arautu dutela arduradunek. Arau hauekin, erakundeko kide guztiek bidezko erabilpena egitea espero da eta guztiek baldintza berberetan gozatzea baliabide berriaz.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus