euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako ikasleek irabazi dute Etxepare Institutuak antolatutako Korrika 18ko bideo lehiaketa

2013/04/03

La Platako Unibertsitateko euskara ikasleak hiriko kaleetan barrena lasterka (argazkia Etxepare)
La Platako Unibertsitateko euskara ikasleak hiriko kaleetan barrena lasterka (argazkia Etxepare)

PUBLIZITATEA

Etxepare Euskal Institutuak Korrika 18 kari lehiaketa batean parte hartzeko gonbitea luzatu zien munduko hainbat unibertsitatetan euskara irakurletzetako ikasle direnei, eta erantzun aparta izan du proposamenak. Munduko makina bat bazterretatik jasotako hamaika bideoen artean, La Platako Unibertsitate Nazionaleko ikasleek bidalitakoa izan da lehiaketaren irabazlea, Idurre Lekuona irakasle. Sari honi esker irakurletzako kide batek Euskal Herrian AEKko barnetegi batean ikastaroa egin ahalko du. Zorionak!

La Plata, Argentina. Korrika 18 mundura zabaltzeko asmoz, Etxepare Euskal Institutuak euskararen aldeko lasterketa dela eta ekitaldi bereziak antolatzeko proposamena luzatu zien munduan zehar dituen euskara eta euskal kulturako irakurletzetako kideei. Ekimena laguntzeko, Institutuak AEKren lasterketako petoak erosi eta euskara ikasleei bidali zizkien.

Horrez gain, Etxeparek lehiaketa antolatu zuen baita ere, bideo eta ekintza onena saritzeko asmoz. Erakundeak jakinarazi duenez sarituak Argentinako La Platako Unibertsitate Nazionaleko euskara irakurletzako ikasleak izan dira, Idurre Lekuona errenteriarra euren irakasle. Ikasle horietako batek jasoko du saria: Euskal Herrirako bidaia eta AEK-ko barnetegi batean egonaldia.

Hau da saria irabazi duen bideoa:

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia