euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako EEaren kultur eskaintza xehetzen du Comunidades Bonaerenses aldizkari instituzionaleko artikulu batek

2023/03/16

'Comunidades Bonaerenses' aldizkaria eta La Platako Euzko Etxeari eskainitako artikulua
'Comunidades Bonaerenses' aldizkaria eta La Platako Euzko Etxeari eskainitako artikulua

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Buenos Aires Probintziako Gobernuaren Kabinete Buruzagitzak plazaratzen duen 'Comunidades Bonaerenses' (Erkidego Buenosairestarrak) aldizkari instituzionalak bere 4. edizioa argitaratu du, 2023ko urtarrilari dagokiona, eta bere orrietan artikulu bat baitaratzen du La Platako Euzko Etxeari buruz, izan ere 1944an probintziako hiriburuan sortuta euskal elkarteak, egun 700 bazkide dituenak, bere bazkideei, eta La Platako biztanleei oro har, eskaintzen dizkien jarduera eta aukerak laburbilduz.

Elkarteko lehendakari Javier Clúa-k Euzko Etxeak eskaintzen dituen kirol alorreko proposamenak nabarmentzen ditu, xaretik eta euskal pilota motetatik hasita, haurren futbol eskolaraino, tartean neska-mutiko itsuentzako futbola, emakume hockey-a, eseritako boleibola, goalball edo soinketa funtzionala... "Lehentasun ezarri dugu gaitasun diferentetako pertsonei hainbat aukera ematea kirol arloan", azaltzen du, eta aipatzen ditu bertako gizon zein emakume futbol taldeak eta oro har mugitzeko arazoak dauzkaten pertsonenei eskainutakoak, zelaiak, aldagelak-eta egokituz.

Matxin Burdin, City Bell...

Euzko Etxearen barnean funtzionatzen du 'Matxin Burdin' liburutegiak, eta 'Gizataldeen Liburutegien Topaketen' antolatzaile da, baita euskara ikasteko eta praktikatzeko klase eta ekimenena, 'Jose Maria Arizmendiarrieta' Ikasketa Euskal Argentinarren Zentroa ere ezin utzi aipatu gabe, eta UNLP La Platako Unibertsitate Nazionaleko Euskal Gogoeta Katedra Askea eta, gaztexeagoa, UDE Ekialdeko Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedra.

Hauekin batera euskal dantza klaseak eta dantza taldeak dauzka, helduentzko abesbatza eta jarduera gehiago, tartean zaletasun handia biltzen duten mus partida eta txapelketak. Bere egoitzan ateak zabalik dauzka euskal estiloko jatetxe batek eta elkarteak, Buenos Aires probintziako Nekazaritza Gaiekin sinatutako 'komodato' itun bat medio, 61 hektareako baso- eta lur-sail zabal bat dauka, City Bell-en kokatua, parke, kirolgune eta arnasgune natural zabala oso, La Platako komunitate osoari eskaintzen diona.

"Lotura banaezinak estutzea"

“Euskadiko usadio eta ohiturak lantzea, bere eskubideen eta bere tradizio historiko, artistiko eta erlijiosoen ezagutza zabaltzea, eta argentinar familia handiarekiko lotura banaezinak estutzea" La Platako Euzko Etxea duela 79 urte jaio zenetik gidatzen duten oinarruetako batzuk dira.

Artikulua (7, 8 eta 9. orrialdeetan) eta aldizkariaren zenbakia osorik hemen irakur ditzakezu pdf-n.

LA PLATAKO EUZKO ETXEA
14 eta 58 Kaleak, La Plata, Argentina
-Webgunea: www.centrovascolaplata.eus
-Facebook: www.facebook.com/centrovasco.euzkoetxealaplata
-Twitter: https://twitter.com/CentroBasko
-Instagram: www.instagram.com/centrobasko
-Telefonoa: +54 (0) (221) 457-1638
-Whatsapp:  +54 (0) (221) 615-2824



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia