euskal diaspora eta kultura
2008/11/01
PUBLIZITATEA
La Plata, Argentina. Aurreko artikuluetan aipatu ditugu aurtengo Euskal Asteko egitaraua, prestakizunak, plano eta argibideak eta bestelako jakingarriak. Asteburua etorri eta beste gogoa eta euskal giroko elkarretaratzea nagusi direlarik, hona La Platako hitzorduari buruzko irudi bidezko kronikaren lehenengo zatia.
[Euskal Astearen aurreko astean, urriaren 25ean, larunbatez, zenbait ekimen bideratu ziren La Platan egitarauaren barnean, besteak beste argazki erakusketa bi, euskal baserriez eta euskal musika tresnez. Erakusketoi dagokie argazki hau (argazkia EuskalKultura.com)]
[Euskal musika tresnei buruzko argazki erakusketa. Beste jole batzuen artean, Argentina berriki bisitatu duen Juanmari Beltran ikus daiteke irudiotan (argazkia EuskalKultura.com)]
[La Platako 2008 Euskal Astearen egitarauaren baitan, bertako Euzko Etxeak 'Elkarrizketa Politikorako Mahaia' antolatu zuen ostiral goizean Buenos Aires Probintziako Diputatu Ganberan, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza daukaten alderdiak bertara gonbidaturik. Adolfo Perez Esquivel Nobel sariduna moderatzaile. EAJ-PNVek (Joseba Egibar), EAk (Iñaki Galdos), Ezker Batuak (Kontxi Bilbao) eta EHAKek (Katalina de Madariaga) bidali zuten ordezkaririk. Irudian, Ganberako irudia, EHAKeko ordezkaria mintzatzen ari zela (argazkia EuskalKultura.com)]
[Ibarretxe lehendakariaren hitzek eman zioten amaiera 'Elkarrizketa Politikorako Mahaia'ri. Irudian, Ibarretxe, debatea moderatu zuen Adolfo Perez Esquivel Nobel saridunarekin (argazkia Jon Bernardez)]
[Ibarretxe lehendakaria Euzko Etxearen barnean ipinitako Euskara Stand-a bisitatzen (argazkia EuskalKultura.com)]
[Euskal Etxeetako Abesbatzen Elkarretaratzea 2008ko Euskal Astearen baitan La Platako Udaletxeko Urrezko Aretoan. Irudian, Villa Mercedeseko (San Luis probintzia) Euskal Etxeko Abesbatza, Francisco P. Mensa zuzendari (argazkia EuskalKultura.com)]
[Abesbatzen Elkarretaratzean parte hartu zuten koralak elkarrekin kantatzen, 'Kinkirri kunkurru' kanta hain zuzen (argazkia EuskalKultura.com)]
[Ibarretxe lehendakaria, atzean bere gobernu eta administrazioko ordezkariak dauzkala, La Platako Club Atenas aretora bildutako euskal gizataldeari zuzentzen zaio (argazkia Jon Bernardez)]
[Ibarretxe lehendakariak HABEren hirugarren maila gainditu dueneko agiria ematen dio Buenos Aireseko Gabriel Arce-ri (argazkia Jon Bernardez)]
[Patxi Baztarrika Kultura sailburuordea eta Ibarretxe lehendakaria Argentina eta Uruguaiko agiridun berriei eta bertara bildutako publikoari zuzentzen zaizkie (argazkia EuskalKultura.com)]
[Sei argentinarri eta uruguaiar bati eman zizkien Ibarretxe lehendakariak euskara diplomak. HABEren II. profilarena Rocio Bazterra-ri (Bahia Blanca), Cecilia Cenoz-i (Tandil), Natalia Hormazabal-i (San Nicolas) eta Belen Girasole-ri (Buenos Aires); III.arena, Gabriel Arce-ri (Buenos Aires); eta EGA Leonat Egiazabal-i (Montevideo) eta Sabrina Otegi-ri (Buenos Aires) (argazkia EuskalKultura.com)]
[Buenos Aireseko Euskaltzaleak-eko irakasle eta EuskalKultura.com-eko korrespontsal argentinarra den Sabrina Otegi bere EGA agiria eskuetan duela, barruko pozari ezin eutsiz, Natalia Hormazabal eta Ibarretxe lehendakaria begira dituela (argazkia EuskalKultura.com)]
[La Platako 2008ko Euskal Astearen barruan euskara diplomak jasotako ikasle/irakasle taldea HABEko Kinku Zinkunegirekin (argazkia EuskalKultura.com)]
(segituko du)
Lotura interesgarriak
La Platako Euzko Etxea
www.centrovasco.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus