euskal diaspora eta kultura
2008/11/02
PUBLIZITATEA
La Plata, Argentina. Ostegunean alderdiak eta egoera politikoaren azterketa goizeko saioetako protagonista izan baziren, eta arratsaldekoan, berriz, abesbatzak, dantza taldeak, literatura pixkat, euskalduntzea eta Oskorri eta Aretxabaletako Akordeoi Orkestra --La Plata bertako Euzko Etxeko Euskal Musika Taldea ahantzi gabe--, larunbatak FEVA eta euskal etxeen bilera eta beste zenbait elkarretaratze bildu zituen, datozen irudiotan ikus daitekeenez (argazkiak EuskalKultura.com).
[Ostiral gauean, Club Atenas aretoan, Oskorriren emanaldi berean La Plata bertako Euzko Etxeko musika talde bat ('Ensamble Musical de Euzko Etxea de La Plata' izenpean) aritu zen giroa berotzen 2008ko Euskal Astearen baitan ostiral gauerako antolatutako kontzertuan]
[Eta ez zuten batere gaizki egin. 'Ensamble Musical de Euzko Etxea de La Plata' izenaz plazaratu zen bertako musika taldeak Club Atenas-era bertaratutakoak ederki asko ipini zituen dantzan, irudiak argiro azaltzen duenez]
[Oskorri ere dakien moiduan aritu zen eta La Platako Club Atenas aretora bildutakoek euskal taldearen musika eta aireez gozatu eta denbora goxoa pasatu ahal izan zuten. Taldekoak hiru emanaldi egiteko ameriketaratu dira oraingoan: ostiralean La Platako Euskal Astean, igandean Txileko Santiagoko Euskal Astean eta Uruguaiko Montevideon, asteartean]
[La Platako Euzko Etxea-ko trinketea Euskal Asteko ostiraleko afari garaian]
[Afaria bukatu ondoren, Aretxabaletako Akordeoi Orkestrak, Juanjo Orobengoa zuzendari, estreineko emanaldia eskaini zuen Euzko Etxeko trinketean, Argentinako zenbait hiri eta herritara luzatuko duen bira abiatuz]
[Larunbat goizean FEVAk bere ohiko bilera egin zuen. Mahaian ezker-eskuin Marta Abarrategui FEVAko idazkaria; Felipe Eiheragibel, presidentea; Ricardo Basterra, diruzaina; Jose Orbaiceta, lehenengo lehendakariordea; eta Mariano Ayesa, bigarren lehendakariordea]
[FEVAko ordezkarien osoko bilkurarekin kointzidituz --denboran, ez tokian, FEVArena Pasaje Dardo Rochan gauzatu baitzen-- egin zen La Platako Euzko Etxearen liburutegian Argentinako Euskal Etxeetako Liburutegien X. Bilkura. Irudian, Maria Fernanda Astigarraga La Platako Matxin Burdin liburutegiko liburuzaina zuzentzen zaie bildutakoei]
(segituko du)
Lotura interesgarriak
FEVA, Argentinako Euskal Erakundeen Federazioa
www.fevaonline.org.ar
La Platako Euzko Etxearen webgunea
www.centrovasco.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus