La Plata, Argentina. Arlo akademikoan izen handia duen Olivar seihilabetekaria UNLPko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko argitalpen zientifikoa da eta bere azken zenbakian, 30. zenbakidunean, Patrick Eser aditu alemaniarrak zazpi artikulu akademiko bildu ditu, El “boom de la memoria” y las imaginaciones culturales del pasado violento en el escenario del pos-conflicto vasco ("Memoriaren boom"a eta euskal gatazka-osteko gertalekuaren iragan bortitzaren kultur irudipenak) izenpean, beste hainbeste irakasle eta ikertzaileri eskatuak.
Artikulu guztiak doan irakur daitezke euren linketan eta, gaiari dagokionez, guztiek analizatzen dute zer-nolako harremana dagoen gaur egungo egoera eta "ETAri lotutako iragan bortitza"ren artean. Ikuspuntuak anitzak dira; izan ere, egileak diziplina eta herrialde ezberdinetakoak baitira, Argentina, Euskal Herria eta Alemaniakoak.
Patrick Eser Alemaniako Kassel Unibertsitateko espainiar literatura eta ikasketen irakaslea da eta UNLPko ikerlaria, Alexander von Humboldt Fundazioaren Feodor Lynen bekarekin. Doktorea da Eser, euskal eta kataluniar nazionalismoak globalizazioan eta testuinguru europarrean gaitzat hartuta egindako tesi batekin.
egindako ikerlanagatik.
Dossierrak biltzen dituen artikuluak:
-Narrativas del después: El “boom de la memoria” y las imaginaciones culturales del pasado violento en el escenario del pos-conflicto vasco (Patrick Eser)
-Cualquier tiempo pasado fue peor. Reflexiones sobre la narrativa vasca post-ETA (Mari Jose Olaziregi)
-La reescritura del pasado violento y la ficcionalización del presente conflictivo: las narrativas de Edurne Portela e Iban Zaldua (Mikel Ayerbe Sudupe)
-Patria: ¿Desde un pasado dividido a un futuro compartido? El relato después de la violencia según Fernando Aramburu (María Victoria Martínez Arrizabalaga)
-Las víctimas en el cine tras el cese definitivo del terrorismo de ETA (2012-2017): memoria, reconciliación y humor (Labiano Roncesvalles)
-¿Y si nos reímos? La comedia cinematográfica tras el fin de ETA (Igor Barrenetxea Marañón)
-Narrativas y etnografías para el escenario post-ETA: una lectura de la película Gazta Zati Bat (Julieta Gaztañaga)