La Plata, Argentina. Kolektibitate-Liburutegien 8. Topaketa La Platako Euzko Etxean egin zen joan den larunbatean, ekainaren 22an, Argentinako Liburuzain Graduatuen Elkartearen eta Informazioaren Elkarte Argentinarraren babespean. Egunean zehar, hamar bat adituk aurkeztu zituzten euren ikerketak bertan ordezkaritza zeukaten kolektibitate euskaldunaren, galegoaren, txekiar, alemaniar hiztun (alemaniar, suitzar eta austriarra) eta lituaniarraren aurrean.
Bilkurari hasiera emateko, Maria Fernanda Astigarragak aurreko zazpi topaketen txostena eskaini zien bildutakoei eta ¨Matxin Burdin" Liburutegi anfitrioiko arduraduna den Susana Aramburuk Liburutegiak antolatzen dituen kultur sustapen ekintzen berri eman zien, tartean, zine zikloa, tailerrak, liburu aurkezpenak, lehiaketak, aldizkaria eta bilerak.
Topaketan liburutegi bakoitzak garatzen duen lanaren laburpena partekatu zen. Aurkeztu eta azpimarratutako gaien artean, lan egiteko modalitateak, berriak zabaltzeko erabiltzen dituzten tresnak, metodologiak interesatuen arabera eta teknologia berrien sarrera. Bukaeran, Rodolfo Luna Almeidaren "Marinka, una rusa niña vasca” liburuaren pasarte batzuk jendaurretu zituzten Patricia Rivas eta Marita Lico kontalariek.
Topaketaren bukaeran, balantze bikaina egiteaz gain, etorkizunari begirako erronken zerrenda adostu zuten parte hartzaileek. Adostu zen, esaterako, bilera haueu urteroko jarraipena ematea, ekitaldien zabalkundea bermatzea, liburutegi eta kolektibitate gehiagorengana iristeko ahalegina egitea eta genero perspektiba lantzea. Topaketaren argazkiak, hemen.