euskal diaspora eta kultura
2010/12/28
PUBLIZITATEA
Josemi Arrugaeta/Habana, Kuba. Joan den abenduaren 11an AthletiKuba futbolzale taldeak Urteroko Bilkura egin zuen Habanan, Javier Zuloaga presidentearen etxean. Bertara 40 bat lagun bildu ziren, elkarteko kideak gehienak eta gonbidatuak beste batzuk. Zuzendaritza Batzordeak urte osoan zehar egindako ekimenen txostena eta urteko kontuen balantzea aurkeztu zituen.
Urte eta erdiko ibilbidea baino ez du taldeak, baina hasieratik bizitasun handia agertu du, Kubako euskaldunen bilgune dinamikoenetakoa bihurtuz. Urtean zehar eginikoen artean azpimarragarriak dira hileroko topaketak (hileko azken ostiralean), futbol partidak telebistan ikusteko hitzorduak (hamaika aurten) edo kultur arloko hainbat jarduera, hala nola Ruper Ordorika kantariari egin zioten harrera -kitaldi eta afari-omenaldia, eta joan den hilean Edorta Jimenez idazleari eta Rafa Ruedari eginiko ongi etorria.
Euskal tradizio finenari eutsiz, Urteroko Bilkuraren ostean bazkaria egin zuten taldeko kideek. Felix Sarasola bera izan zen sukaldaria eta menua, honakoa: sasoiko entsalada epela, atuna tomatearekin eta usoak ehiztari saltsan; ardo ona eta giro bikaina errezetako parte. Datorren urterako ekimen berriak ari dira prestatzen jada eta taldeak kide eta lagunei deia luzatu die apirilean Aberri Eguneko ospakizunaren prestaketan parte hartzeko Habanan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus