euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Oreja de Van Gogh ere ‘Buenos Airesek EH ospagai’ jaian: Euren sarrerak zozketagai, lortu zeurea!

2014/05/06

2014an Argentina eta Mexiko bisitatuko ditu La oreja de Van Gogh-ek
2014an Argentina eta Mexiko bisitatuko ditu La oreja de Van Gogh-ek

PUBLIZITATEA

Gero eta gutxiago falta de 2014ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ iristeko eta parte hartuko duten erakundeek atzerako kontua egiten duten bitartean, ekintza eta izen berriak ari dira sartzen etengabe jaiaren programan. Azken nobedadeen artean atzo arratsaldean Euskadiren Argentina-Mercosur-erako Ordezkaritzak baieztatu du La Oreja de Van Gogh talde donostiarra bertaratuko dela festako Euskadi-Basque Country-ren standera. Bertan, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimenean, taldeak Argentinan emango dituen kontzertuetarako bina sarrera zozketatuko dira bi galdera ondo erantzuten dituzten artean. Taldea gustukoa baduzu, anima zaitez eta erantzun, galderak oso errazak dira-eta! Argentinatik Mexikorako bidea hartuko du taldeak.

Buenos Aires, Argentina. ‘Buenos Aires celebra’ren –dagoeneko BAC siglekin ezaguna den jaialdia– programari begiratze hutsarekin nahikoa da jaia hartzen ari sden dimentsioaz ohartzea. Euskal-argentinar erakundeen partaidetza ez ezik, parte hartuko duten izen ospetsuen zerrenda ere handitu egin da aurreko bi edizioekin konparatuta. Datu horiekin guztiekin arrakasta baino ez da espero datorren igandean. Eta euskal diaspora argentinarra irrikan dago faltan diren orduak zenbatzen.

Nobedadeak ere agertzen dira egunez egun; eta programa itxita egon arren atzo arratsaldean Argentinako Euskadiren Ordezkaritzak kaleratutako berriak oihartzun handia izan du. La Oreja de Van Gogh taldea ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdian izango da eta Euskadi-Basque Country-ren standa bisitatzeaz gain Argentinan emango dituzten kontzertuetara joateko sarrerak (hiri bakoitzerako bina) zozketatuko dituzte musikariek, lehiaketan parte hartzen dutenen artean.

Txapelketa oso erraza da zaleentzat, aski baitute bi galdera hauek erantzutea:

  1. Argentinako zein hiritan filmatu du La Oreja de Van Gogh taldeak Dia Cero abestiaren bideo-klipa?
  2. Zein artista argentinarrarekin abestu du La Oreja de Van Gogh taldeak Deseo de cosas imposibles abestia ‘Primera Fila’ albumean?

Erantzunak bidaltzeko bi aukera daude: emailez, concursolodvg@gmail.com helbide elektronikora, eta maiatzaren 10eko eguerdiko 13:00ak arte (Argentinako ordutegian); beste aukera da maiatzaren 11an bertan BACen Euskadi-Basque Country-ren standean egongo den kutxan sartzea. Standa Mayo etorbidea eta Florida kalean egongo da kokatuta eta erantzunak goizeko 11:30etatik 12:30etara jasoko dira. Erantzunekin batera, parte hartzaileek izen-abizenak, NANa, emaila eta telefono zenbakia utzi beharko dituzte. Zozketa eguerdiko 12:30etan egingo da, La Oreja de Van Gogh-eko partaideak bertan direla. Irabazlea bertan ez badago, telefonoz emango zaio berria.

2014ko Argentinako honako biran, hiri hauetan joko du talde gipuzkoarrak:

-Rosarion, maiatzaren 12an, City Center aretoan
-Cordoban, maiatzaren 14an, Quality Espacio aretoan
-Mendozan, maiatzaren 15ean Angel Bustelo Auditoriumean
-Mar del Platan, maiatzaren 17an GAP Klubean
-Bahia Blancan, maiatzaren 18an Don Bosco Antzokian

La Oreja de Van Gogh-e gaztelaniaz abesten ditu bere kantu guztiak, baina egon badaude Leire Martinez taldeko ahotsak euskaraz abesten dituen euskal kantutegiko klasiko batzuk. Adibide gisa, Loa Loa seaska kanta (ikusi hemen) edota musika gabe abestu ohi duen San Sebastian Martxa ere (hemen) aipa daitezke.

Argentinako bira bukatuta, Mexikorako bidea hartuko du taldeak, Morelia, Torreon, Puebla eta Queretaron kontzertuak emateko.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia