Santa Fe, Argentina. Bigarren urtez jarraian eta Gizataldeen Elkarteko bazkide fundatzaile gisa, Santa Fe-ko Gure Etxea Euskal Etxeak parte hartuko du Santa Fe hiriko Gizataldeen Azokan, baita haren aitzineko zenbait ekitalditan ere. Honela, Japoniar Erkidegoarekin batera, bideo erakustaldi bat eta hitzaldia eskainiko ditu hurrenez hurren uztailaren 22an eta 25ean, Gizataldeen Azokari eutsi aurretik abuztuaren 16tik 18ra bitartean.
Komeni da azaltzea, Santa Feko Gizataldeen Azoka 15 urte betetzen ari den urtean bertan sortu dela ofizialki probintziako hiriburu honetan Santa Feko Gizataldeen Elkartea.
Santa Feko Gizataldeen Azoka antolatzeko lanak eginkizun hartua dituen erakunde berriak helburu gisa aitortzen du "elkartea osatzen duten elkarteen kultur ondarea eta tradizioen segida babestea" eta "errespetuzko bizikidetza sustatzea, armonian eta bakean, arraza, etnia, politika edo erlijio arloko bereizkeriarik gabe".
Honakoek osatzen dute elkarteko Zuzendaritza Batzorde Fundatzailea:
-Presidentea: Raul Fridman - Israel
-Idazkaria: Carlos Hitzler - Alemania
-Diruzaina: Antonio Cosentino - Italia
-Lehenengo batzordekide titularra: Carlos Kakisu - Japonia
-Bigarren batzordekide titularra: Ermelindo Ramos - Bolivia
-Hirugarren batzordekide titularra: Carlos Araoz - Polonia
-Lehenengo batzordekide ordezkoa: Angelina Clausen - Suitza
-Bigarren batzordekide ordezkoa: Eduardo Schrempf - Siria Libano
Sindikatura
-Sindiko titularra: José Strnad - Txekiar Errepublika
-Sindiko ordezkoa: Rosa Bondulich - Kroazia
Elkarte kanpokoak
-Catalina Villanueva - Euskal Herria
-Marta Battú - Argentina
-Zoltan Horogh - Hungaria
Aurtengoan, Santa Feko Gizataldeen Elkartea Santa Feko Zirkulu Italiarrean egiten ari da bere bilerak, Hipolito Irigoyen 2451 helbidean.