Azul, Argentina. Gogoratzen al dituzu aita, ama, amona-eta janaria prestatzen? Gorde al duzu haien errezetarik jaso zenuen? Gogoan al duzu janariaren edo sukaldearen inguruko pasadizoren baten oroitzapenik edo atxiki duzu argazkirik, libururik, errezeta-koadernorik edo sukalde tresnarik? Hala bada, animatu "Euskal legatua" proiektuan parte hartzera, gure arbasoen elikagai-ondarea berreskuratu nahi duen ikerlana. Buenos Aires Probintzia Erdialdeko Unibertsitate Nazionalaren (UNICEN) Hedapenaren esparruan garatzen da eta zure ekarpena egiteko aurtengo urte erdialdera arte duzu. Gainera, bildutako materialarekin liburu bat argitaratzeko asmoa dute.
"Euskal ondarea" ikerketaren talde arduraduna. Ezk-esk.: Carolina Fittipaldi, Maite Salsamendi, Maaría Cristina Aspiroz, Marcela Brescia eta Sandra Adam
Hasiera batean, ikerketa Azul, Tandil, Olavarria eta Quequén herrietara mugatu zen, baina ikertzaileek erabaki dute, fase honetan, Buenos Aires probintzian bizi diren pertsona guztiei zabaltzea deialdia, euskal elkarte bateko kide izan ala ez. Lekukotza eta errezeta zenbait modutan aurkeztu ahal izango da, euskarri desberdinetan eta egokitzat jotzen den edozein bide erabiliz. Idatzizko kontakizun bat egin daiteke, audio edota bideo grabazio bat, eta, modalitate horiek posible ez badira, elkarrizketa bat egingo da zoom bidez. Ikertzaileek bilera orokor ireki bat antolatzeko aukera ere ematen dute, lanari buruzko informazio gehiago emateko.
Testigantzak eta errezetak uztailera arte bilduko dira. Zure oroitzapena eta errezeta partekatu nahi badituzu, eta Buenos Aireseko ondarearen erreskate-lan honi zure ekarpena gehitu, harremanetan jar zaitezke Maite Salsamendirekin 2494-66371 zenbakira idatziz edota deituz, edo Sandra Adamekin 2281-554361 zenbakira, edo honako helbide elektronikora idatziz: patrimonioalimentario2022@gmail.com. On egin!