euskal diaspora eta kultura
2009/02/13
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Eusko Ikaskuntzak eta Institut d'Estudis Catalans elkarteak deialdia egin dute katalan zein euskal kulturaren alderdi jakin batean interesaturiko ikertzaile gazteei zuzenduriko bi beka eskatzeko. Egin beharreko lana bi kulturen arteko ikerketa konparatiboa litzateke. Beken zuzkidura 4.680 eurotakoa da. Eskatzaileak Eusko Ikaskuntzako kide izan behar dute, edo horretarako eskabidea aurkeztua izan, edo Eusko Ikaskuntzarekin lankidetza hitzarmenak dituzten elkarteetako kide izan. Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 15ean itxiko da. Informazio gehiago edo imprimakiak eskuratu nahi izanez gero, jo hona.
Bestalde, UNED-Bergara Zentroak eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak 'Etnografia: Bizitza-istorioen produkzioa eta hauen azterketa' gairaren inguruko ikastaroa antolatu dute. Ikastaroa internet bidez egingo da eta 40 orduko iraupena izango du. Martxoaren 23an hasi eta maiatzaren 22an bukatu da. Ikasleek astean 5 ordu ikasi beharko dutela jo dute arduradunek. Ikastaroa bukatzen dutenek UNED-Bergara Zentruko titulua eskuratuko dute. Izena emateko epea martxoaren 2a arte egongo da zabalik. Informazio gehiago, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus