Macachin, Argentina. Otsailaren 28an da berez 'Euzko Alkartasuna' euskal etxe pampatarraren fundazio eguna eta euskaldunek ospakizuna asteburura pasatzea erabaki dute, martxoko lehenengo asteburura, eta kultura programa zabal batekin ospatzea. Larunbat-igandeko ekitalditan, mota askotako proposamenak eskainiko zaizkie Macachinera bertaratu nahi duten lagunei, tartean sukaldaritza standak, gastronomia klaseak eta erakusketak, esaterako.
Larunbatean, musika eta dantza ikuskizunak plazaratuko dira hotelaren aurrean eta igandean, elizkizunen ondoren, plaka oroigarriak desestaliko dira eta 60. urteurreneko bazkari batera bilduko dira elkarteko kide eta lagunak, bertako gizarteko ordezkari eta partaideekin batera.
Xehetasunak Facebook-eko bere kontuan adierazten joango da Euzko Alkartasuna.
Informazio gehiago eta erreserbak centrovascoea@gmail.com helbidean.