euskal diaspora eta kultura
2014/02/13
PUBLIZITATEA
Rosario, Argentina. Argentinako Acción Vasca/Eusko Ekintzako eta elkarte sortu berriko partaide den Magdalena Mignaburuk EuskalKultura.comi adierazi dionez, proiektua “duela bi urte hasi ginen bideratzen eta urtarrilaren 25ean Rosarion izandako bilera batean adostu genituen ildo nagusiak”. “Euskal kultura ezagutaraztea eta abertzaletasuna zabaltzea izan dira betidanik elkartearen asmoak, baina orain arte ez genuen inoiz egin inguru akademikoan. Manuel de Irujo Institutuaren funtzioa, beraz, hori izango da, eginkizun akademikoez arduratzea”, argitu digu Mignaburuk.
Atzo kaleratutako oharrean, Manuel de Irujo Institutuak laster abiatuko dituen ekintzen zerrenda ere jakinarazi zuten proiektuko arduradunek. Hasteko, FEVAren kultur eskaintzako parte ere izango diren hitzaldi hauek eskainiko ditu:
-Euzkadiri buruzko oinarrizko nozioak (Felipe
Eiheragibel)
-Antolaketa sozial eta politikoa (Felipe Eiheragibel)
-Argentinako Emakume Abertzale Batza-ren Historia (Cristina Mercado)
-Matxitxakoko Bataila, itsas heroiak (Jon Uriarte)
-Gure Arropa-Nuestra ropa (Magdalena Mignaburu)
-Argentinako euskaldunen antolaketa soziala eta instituzionala (Magdalena
Mignaburu)
-Euskal Aberria Argentinan, ehun urte abertzaletasun (Magdalena Mignaburu)
-Euskadi Europan (Fernando Lizarbe)
-Euskararen gaurko egoera (Fernando Lizarbe)
Aipatutako hitzaldiez gain Magdalena Mignaburuk idatzitako Euskal Aberria Argentinan, ehun urte abertzaletasun liburuaren datozen aurkezpenak Institutuak antolatuko ditu. 2013ko azaro eta abenduan Euskal Herrian aurkeztu ondoren, Argentinako hainbat tokitan presentatuko da. Elkartetik jakinarazi zaigunez, asmoa lehenengo aurkeztaldia apirilean egitea da, Buenos Aireseko Liburu Azokaren baitan.
Liburugintzaren esparrutik atera gabe, institutu berriaren beste ekimen bat material berria argitaratzea izango da, beti ere euskal kultura gero eta jende gehiagorengana helarazteko xedez, diote. Eta aurten garatzeko beste proposamenekin batera, Institutuak jakinarazi du ahaideak bilatzeko zerbitzu bat abiaraziko duela.
Gogora dezagun, Manuel de Irujo Institutua Argentinako Acción Vasca-Eusko Ekintza elkartearen barruan sortu dela, elkarte honen egiturako parte, eta Argentinako EAJ-PNVren babesa izango duela.
-Informazio gehiago eta kontakturako mirujoaccionvasca@hotmail.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus