euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kultur ekintzek hasiera emango diote ostiralean Europako Euskal Etxeen Bilkura eta Mus Mundialari Bartzelonan

2008/09/02

Maddi Oihenart kantari zuberotarrak kontzertua eskainiko du larunbatean
Maddi Oihenart kantari zuberotarrak kontzertua eskainiko du larunbatean

PUBLIZITATEA

Euskal Diasporaren parte zabal batek begirada Bartzelonara zuzentzeko arrazoiak ditu egunotan, kataluniar hiriburuan Europako Euskal Etxeen II bilkura eta Euskal Gizataldeen Mus Txapelketa Mundiala jokatuko baitira, hurrenez-hurren. Ostiralean bertan hasiko dira bi ekitaldiak eta hitzorduek Diasporako kide ugari bilduko dituzte bertara. Gainera, Bartzelonako Euskal Etxeak hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu egitaraua osatzeko, besteak beste Iosu Yeregui tenorearen kontzertua ostiralean eta Maddi Oihenarten kantaldia larunbatean.

Bartzelona, Katalunia. Ostiral honetan hasiko da Bartzelonako Euskal Etxean Europako Euskal Elkarteen II. Bilkura eta herrialde desberdinetako hamar bat euskal etxeetako ordezkariek parte hartuko dute bertan. Bilkuraren helburua elkarte hauen arteko harremanak sendotu eta ekimen amankomunak sustatzea da. Lehendabiziko bilera Parisen egin zuten iaz eta aurten Bartzelonak hartu du lekukoa. Kataluniar Euskal Etxeko lehendakari Aitor Arrutik EuskalKultura.com-i aurreratu dionez, topaketaren helburua bikoitza da: alde batetik 'euskal etxeek zerbait antolatzen dutenean beste elkarteen parte hartzea ere sustatzea', eta bestetik 'Europako euskal etxeen sareaz baliatzea kontzertu bira eta kultur ekitaldiak antolatzeko'.

Aipagarria da Bartzelonako Euskal Etxeak kultur egitarau mardula prestatu duela bilkura hau eta Mus Txapelketaren jardunaldiak osatzeko. Egitarau honen barruan ostiralean ongietorri afaria egingo da ordezkaritzentzat eta Iosu Yeregui tenoreak emanaldia eskainiko du. Larunbatean Maddi Oihenart kantari zuberotarrak, 'Euskal Herriko ahots onenetako batek', kontzertua eskainiko du, Zuberoako kantu tradizionalen errepertorioa eskainiz bere kantuekin batera.

Euskal Gizataldeen Mus Txapelketa Mundialari dagokionez, hamar bat ordezkaritzek parte hartuko dute bertan. Partidak astelehenean hasiko dira eta ostiralean jokatuko dira finalak. Sari Banaleta larunbatean egingo da. Jarraian txapelketan parte hartuko duten jokalarien zerrenda jasotzen dugu, antolatzaileek eman bezala:

-Argentina

Jokalariak: Eduardo Makuch eta Andrés A. Kearnay. Ordezkaria: Roberto Etchevers. 

 

-Australia

Jokalariak: Pedro Altuna eta Rubén Albaro.  Ordezkaria: Mariasun.

-Kanada

 

Jokalariak: Teo Ruiz eta Domingo Azpiri. Ordezkaria: Juan Maritorena.    

 
-Txile

Jokalariak: Juan Luis Mendiburu Azcarraga eta Juan Carlos Lago Zugadi. Ordezkaria: Juan Carlos Lago Zugadi. 

-Espainia

Jokalariak: Mariluz Abel eta Mariano Larrañaga.

-Katalunia

Jokalariak: Iñaki Insausti eta Andrés Fernández. Ordezkaria: Andrés Fernández. 

-Estatu Batuak

Jokalariak: Manuel Villanueva eta Tony Vitoria. Ordezkaria: Antonio Espinal.

-Euskadi (2007ko Txapeldunak)

Jokalariak: Iñaki Abendibar eta Antonio Vicente Alonso.

-Euskadi

Jokalariak: Fernando Arellano Villar eta Manuel Rodríguez Gonzalez. Ordezkaria: Jose Luis Garcia Loza.

-Frantzia

Jokalaria: Jean Marc Girbon eta Bernard Charriton. Ordezkaria: Bernard Apesteguy.

-Mexiko

Jokalariak: Iñaki Fernández eta Luciano Fernandez. Ordezkaria: Juan José Arrieta.

-Venezuela

Jokalariak: Félix Garate eta Lucia Lizarazu. Delegada: Lucía Lizarazu.

-Uruguai

Jokalariak: Rosa Querejeta eta Diana Acosta.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia