euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kubako Euskal Etxeak Emakumeen Eguna ospatuko du eta Kultura Astea iragarri du 2018ko Aberri Egunerako

2018/03/08

Renato Garcia Eguzquiza Habanako Euskal Etxearen aurreko ekitaldi batean
Renato Garcia Eguzquiza Habanako Euskal Etxearen aurreko ekitaldi batean

PUBLIZITATEA

Kubako Euskal Etxeak --Habanako Ongintzako Euskal Elkarteak-- bere behin-behineko egoitzan gauzatuko duen ekitaldi batez egingo du bat gaur arratsaldean Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. Horrekin batera, Habanako euskal elkarteak martxo hondarrean antolatuko duen Aberri Eguneko Kultura Astea ere iragarri du, martxoaren 26an hasi eta Bazko igandez, apirilaren 1ean, amaitzeko.

Habana. Kuba. Emakumearen Nazioarteko Eguneko hitzordu euskal kubatarra gaur ostegunerako da Habana Erdian, 16:00etan, elkartearen behin behineko egoitzan, Gervasio kaleko 615. zenbakian, Reina eta Estrella kaleen artean. Bertan topa egite bat egingo da eta lore bat eta postal bana emango zaio emakume bakoitzari. Giroa edertzen, kantariak eta euskal eta kubatar musika grabatua. Euskal Etxeari lotutako 'Arima' dantzari taldeak ere emanaldi bat eskainiko du.

Martxotik atera gabe, hilaren 26an hasi eta apirilaren 1ean bukatuta, Aberri Eguneko Kultura Astea egingo da Habanan. 2014tik hona egin izan denez, egitarau horren helburua elkarretaratzea da, "bazkide eta zuzendariak, Euskal Herritik bisitari etor daitezkeen lagunak, euskara ikasleak..."

Martxoaren 26an, astelehena, elkarretaratzea "gure Ikastolan izango da, elkartearen behin-behineko egoitzan, 17:00etan", adierazi digu euskal etxeko lehendakari Renato Garcia Egusquizak.

Asteazkenean, martxoaren 28an, "14:00etan, gure artista pastiko taldea bilduko dugu, 'Sustrai', eta pintxoak zerbitzatuko ditugu, eta musika ere izango dugu, bazkide eta bisitariei ongi etorria emanez".

Ostiralean, martxoaren 30ean, "elkarteko bazkide eta lagun daukagun Josemi Arrugaetak hitzaldi bat eskainiko dgu, izan ere gure euskal etxearen 140. urteurrena ospatu genuenean eman zuen hitzaldia, hala eskatu baitute bazkideek. Guztia gure behin behineko egoitan eta Arima taldeko gure haur dantzariak lagun".

Renato Garcia Egusquizak parte hartzeko gonbidapena luzatzen die egun horietan uhartean egon daitezkeen euskaldunei. "Izan ere, asteartea eta ostirala, martxoaren 27a eta 29a. aurretik ere gertatu izan den legez, Euskal Herriko edo Diasporako bisitariren batek euskal gairen beti buruz mintzatu edo filmen bat eman nahi badu erreserbatu ditugu". adierazi dio EuskalKultura.com-i.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia