Trujillo, Peru. Asko edo gutxi dakizu zure abizenaz eta bere jatorriaz, non jaio zen Euskal Herrian eta zer ibilbidea egin zuen Ameriketara. Peru da, gaur egun, munduan, Kruzalegi edo Cruzalegui deituradun gehien biltzen dituen herrialdea. Trujilloko Euskal Etxeak, Cruzalegui, Kruzalegi, Crucelegui, Cruzalaegi (edo egon daitezkeen gainerako aldaera) abizen daukatenen online topaketa bat antolatu du abuztuaren 15ean, elkar ezagutu eta argibideak emateko abizenaz, bere historiaz eta sorburu duen Euskal Herriaz.
"Cruzalegui, a Encuentro de sus raíces" (Kruzalegi, bere erroen bila) izenburupean, aukera ederra da ikasteko eta partekatzeko. Zenbait hizlarik Cruzalegui abizena aurkeztuko dute, Euskal Herrian duen jatorria, bere esanahia gaztelaniaz, Europatik Ameriketara noiz, nola eta nork pasatu zuen eta nola bilakatu zen Perun oso ezaguna eta barreituta dagoen deitura. Aukera ederra izateaz gain, bakarra ere izango da, ez baita erraza jende eta azalpen horiek bestela leku eta ekitaldi bakarrera biltzea.
Trujilloko Euskal Etxeak komunitatearen alde eta euskal kultura zabaltzearren antolatutako doako kultur ekitaldi bat da.
"Kruzalegi, bere erroen bila"
Data: abuzturen 15a, 2021
Ordua: 10:00etan (Lima)
12:00etan (Argentina, Txile, Uruguai)
17:00etan (Euskal Herria)
Zoom bilerara batzeko: https://us02web.zoom.us/j/2140771693
PROGRAMA
1 Irekiera, ongietorria eta familiaren agurra (Rodil Cruzalegui)
2 Euskal migrazioa (Juan C. Verástegui, Trujilloko Euskal Etxea)
Euskaldunak Ameriketara nola ailegatu ziren, kontaketa historiko laburra
3 Kultura aurkezpena, bideoa: Sican Kultura
Peru iparraldeko Inken aurreko aintzineko eskualde kultura baten aurkezpena
4 Herrietako euskaldunak... Javier Tisera (Argentina)
Herrietan euskal diaspora antolatzeko prozesu eta aurrekariak
5 Agurrak, iruzkin eta pasadizoak (Jorge Cruzalegui Herrera, Walter Cruzalegui Piscoya)
partaidetza librea. Integratzeko eta elkarren berri eman eta ekarpenak egiteko une egokia
6 Euskal diaspora eta agurra (bideoa): Jasone Garitaonandia (Eusko Legebiltzarra)
Nola ikusten gaituzte Euskal Herritik eta Euskal Diasporaren integrazio prozesuak
7 Itxiera eta azken agurra (Wilfredo Lizarzaburu, Trujilloko Euskal Etxea)
Euskal Etxeen zeregina familiak integratzeko prozesuan eta euskal errealitatearen berri ematerakoan
Zuzendaritza Orokorra: Silvia Verastegui Carranza (Trujilloko Euskal Etxea)
Sostengu logistikoa: Juan Carlos Luna Victoria Arteaga Ing. (Trujilloko Euskal Etxea)
Parte hartzera animatu nahi zaitugu!
Mota honetako hurrengo bilera irailean izango da, Goicocheatarren topaketa, eta urrian Arteagatarrena. pasa ezazu abisua!
Trujilloko Euskal Etxea - Centro Vasco de Trujillo
-Facebook: www.facebook.com/groups/trujilloko.euskal.etxea
www.facebook.com/TrujillokoEuskalEtxea
-Emaila: trujillo.euskal.etxea@gmail.com