euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Krisi ekonomikoa medio beste baterako utzi da Argentina eta Txileko nafar etxeen bilkuraren X. edizioa

2009/10/02

Alberto Catalan Erakundeekiko Harremanetarako eta Hezkuntza kontseilari eta Gobernuaren eleduna eta Crisanto Ayanz, Argentinako Nafar Etxeen Federazioko presidentea
Alberto Catalan Erakundeekiko Harremanetarako eta Hezkuntza kontseilari eta Gobernuaren eleduna eta Crisanto Ayanz, Argentinako Nafar Etxeen Federazioko presidentea

PUBLIZITATEA

Nafarroako Gobernuak, Argentinako Nafar Etxeen Federazioarekin adostuta, Buenos Airesen egun gutxi barru egitekoa zen Argentina eta Txileko nafar gizataldeen bilkuraren X. edizioa aurtengoz bertan behera uztea erabaki du, "indarrean dagoen krisialdi ekonomikoak gastuak zorrozteko eta lehentasunak ezartzeko neurriak aregotzea eskatzen baitu". Erabakia, Gobernuak nafar etxeekiko politikan lehenetsi behar dituen ekimenak adostu ondoren hartu da, foru exekutibotik EuskalKultura.com-i adierazi zaionez.

Iruñea-Pamplona. Migel Sanz buru duen gobernuak plazaratutako oharrean argitzen denez, erabakia Alberto Catalan nafar exekutiboko Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna --eta irailaren 30etik aurrera baita Hezkuntza kontseilaria ere eta, beraz, Euskarabideko arduraduna-- denak eta Argentinako Nafar Etxeen Federazioko presidente Crisanto Ayanzek adostu dute elkarrekin egindako bilera batean, Ayanz ekimen horretako elkarte antolatzaileko ordezkari denez gero.

Biek bat eginda adierazi dutenez  komenigarria zen 1987tik hona Buenos Aires, Rosario, Mar del Plata, Bolivar eta Mendozako bafar etxe argentinarrak eta Txileko Nafar Etxea elkarretaratu dituen hitzordu hori aurtengoz atzeratzea, krisialdi ekonomikoak horretara bultzatuta.

'Segitzen du gainerako ekimenekiko konpromisoak'

Neurri honekin Nafarroako Gobernuak lehentasunak ezarri nahi dizkie etxe hauekiko daramatzan egitarau eta ekimenei, "honek Foru Komunitateko tradizio, kultura eta errealitatearekiko duen konpromisoan aldaketarik ez dakarrelarik, estimu handia aitortzen baitie Argentina eta Txileko nafarrei herrialde hauei heien garapen ekonomiko eta sozialean eginiko ekarpenengatik".

Catalan kontseilariak kanpoko nafar emigranteen dedikazio eta ahalegina eskertu du eta animoak eman dizkie, jarrai dezaten euren jatorriko lurrarekiko harremana eta lokarriak sustatzeko ekimenak bultzatzen, azaltzen du Nafarroako Gobernuaren oharrak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia