euskal diaspora eta kultura
2010/09/08
PUBLIZITATEA
Resistencia, Argentina. Chaco probintzia argentinarrak joan den astelehenean, irailaren 6ean, Immigrantearen Eguna ospatu zuen hainbat ekitaldiekin, atzerritik etorritako gizatalde desberdinek probintziaren garapenean izandako ekarpena aintzat harturik. Kari honetara Diputatuen Ganbarak omenaldi berezia egin zien 'probintziako arraza arragoa' osatzen duten gizatalde desberdinei. Kotoiaren Lurra Euskal Etxea izan zen gonbidatuen artean, Chacoko omendutako gainerako immigrante taldeen ordezkariekin: italiarrak, kroaziarrak, ukrainiarrak, grekoak, txekiarrak, serbiarrak eta poloniarrak.
[Chacoko Euskal Etxeko ordezkariak omenaldia jaso zuten gainerako taldeetako ordezkariekin Diputatuen Ganbaran (argazkia Kotoiaren LurraEE)]
Legebiltzarreko presidenteak, Juan Jose Bergiak, 'immigranteek Chachoko garapenean izan zuten garrantzia' azpimarratu zuen, 'euren ahalegina eta bizitzak lur hau handi egiteko utzi' zituztela gehituz.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus