euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Koru topaketa eta gaualdi ezberdina 2024ko Euskal Astean DOAren zuzeneko musikarekin, milesker musikariok!

2024/12/09

Bahia Blancan egindako 2024ko Euskal Aste Nazionalak musika asko eskaini zuen. DOAko musikariak, larunbat goizeko entseguan, eta Errekatarrak eta Denak Bat abesbatzak, San Luis Gonzaga Parrokian eskainitako kontzertuan
Bahia Blancan egindako 2024ko Euskal Aste Nazionalak musika asko eskaini zuen. DOAko musikariak, larunbat goizeko entseguan, eta Errekatarrak eta Denak Bat abesbatzak, San Luis Gonzaga Parrokian eskainitako kontzertuan

PUBLIZITATEA

Bahía Blanca, Argentina. Musika maite dutenek leku egokia topatu zuten Bahia Blancan ospatu berri den 2024ko Euskal Aste Nazionala, mota, estilo eta instrumentu ugariz, ahotsak tarteko, maila handiko artisten, Euskal Herritik etorriak batzuk, eta bertakoak hainbat. Abesbatzen Topaketa aipa daiteke eta Diasporako Orkestra Argentinarra (DOA), FEVAko musikariek osatutako taldearen emanaldiak. Azaroaren 16an, larunbata, DOAko musikariek kalejira alaitu zuten, Union Vascaren egoitzatik Udal Antzokirainoko bidea, hiriko kaleetan barrena; eta Antzokian, holtzara igo ziren gaualdi tradizionalean dantzariekin batera aritu, eta merezitako txaloak jasotzeko.

Abesbatzen Topaketa

Aste Nazionaleko Abesbatzen Topaketa ahotsak, melodiak eta harmonia musikala protagonista izan ziren beste une bat izan zen, Euskal Herrian zein munduko euskal etxeetan hain tradizionala izan den musika mota hau landuz eta jendaurretuz. Azaroaren 15ean, ostiralean, San Luis Gonzaga Parrokian elkartu ziren abesbatzak, aurten bi bakarrik, San Nicolaseko Euzkal Etxeko “Errekatarrak” eta Cañuelasko "Denak Bat" Euskal Etxeko Abesbatza.

2012az geroztik Jorge Mennaren zuzendaritzapean, “Errekatarrak” koruak euskal kantutegiko musika lantzen du bere errepertorioan, baita argentinar eta latinoamerikarra ere. Abestu zituzten Gabonak Gabon, Chayita del vidalero, Aldapeko, El cosechero, Ikusten duzu goizean, La Arenosa, Agurra eta Candombe del Mucho Palo. “Denak Bat” Abesbatza, berriz, berriz, 1995ean sortu zen. Euskal Aste Nazional batean egindako hirugarren emanaldia zuen hau. Leandro Vallejos zuzendari, eskaini zuten Nerea izango zen, Esta Tierra, Izar ederrak, Aita Gurea, Si Buenos Aires no fuera así, Tango Nada eta Boga Boga.

 
Maila handiko saioak Koruen Topaketan San Luis Gonzagan

2024ko Euskal Aste Nazionalean parte hartutako DOAko musikarien zerrenda:

- Juan Pablo Bilbao Valiela, Euskaldunak Denak Bat (Arrecifes)
- Fernando Zabalza, Gerora (Córdoba)
- Keila Marozzi, Gerora (Córdoba)
- María Pía Ambroggi, Gerora (Córdoba)
- Santiago Chamorro, Gerora (Córdoba)
- Elisa Vergara, Gerora (Córdoba)
- José Noe Fernández, Gerora (Córdoba)
- Mariana Branca, Euzko Etxea (La Plata)
- José María Gutiérrez, Laurak Bat (Buenos Aires)
- José Luis Franco, Euzko Alkartasuna (Macachin)
- Fabián Eduardo Maya, Anaitasuna (Maipú)
- Julian Robles, Anaitasuna (Maipú)
- Mercedes Ithurriague, Anaitasuna (Maipú)
- Martín Fernandez, Anaitasuna (Maipú)
- Juan Manuel Hiriart, Denak Bat (Mar del Plata)
- Aitor Hormaechea, Denak Bat (Mar del Plata)
- Nerea Balzola Aguilera, Denak Bat (Mar del Plata)
- Martina Saa, Euzkal Etxea (San Nicolás)
- Renzo Gustavo Marín, Euzkal Etxea (San Nicolás)
- Rubén Vázquez, Euzkal Etxea (San Nicolás)
- Facundo Etchegaray, Gure Etxea (Tandil)
- Luis Carricaburu, Euzko Etxea (Villa María)

Eskerrik asko, musikariok!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia