euskal diaspora eta kultura
2011/11/15
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Korrontzi talde bizkaitarreko musikariak bidean dira berriz ere, Sete Sóis Sete Luas makrojaialdiaren azken atalean parte hartzeko. Korrontzik Italian, Kroazian, Frantzian eta Marokon jo du azken hilabeteetan, jaialdi honen barruan, eta euren emanaldiek izan zuten harrera ona dela eta azken txanpako kontzertuetara ere gonbidatu dituzte Cabo Verdera eta Brasilera.
Cabo Verde Afrikako kostalde atlantikoko irla multzoa da eta euskaldunak iragan asteburuan izan ziren bertan, euskal folka eta munduko beste musika batzuk uztartzen dituen euren musika aurkeztuz. Taldeak sei kontzertu eman ditu Santo Antão, Santiago eta Ilha do Fogo uhartetan, hilaren 11tik 14ra. Aste honetan Brasilen dira eta asteburuan jaialdiaren itxiera ekitaldiekin bat egingo dute Ceará-n, herrialdeko iparraldean. Ostiralean eta larunbatean Ceará-ko Cariri-n joko dute, eta igandean Aquiraz-en.
-Sete Sois Sete Luas jaialdiari buruzko informazio gehiago, hemen
Korrontzi taldea honakoek osatzen dute: Agus Barandiaran (trikitixa eta ahotsa), Alberto Rodriguez (gitarra eta mandolina), Kike Mora (baxua, Iker Lope de Bergara (alboka, whistles, caramillo, xirula, txistua, ahotsa...) eta Ander Hurtado de Saratxo (bateria eta perkusioa).
-Korrontzi taldearen webgunea, hemen
-taldearekin harremanetan jartzeko, idatzi e-maila hona
Korrontziren azken lana, Oinkari dantza taldearekin batera, 'Infernuko Hauspoa' da (bideoa):
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus