euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Korrontzi eta Oinkari taldeek Sizilian abiatuko dute gaur Italian, Kroazian eta Frantzian zehar bira

2011/07/15

Korrontzi eta Oinkarik aurkeztuko dute 'Infernuko Hauspoa' ikuskizunaren afitxa
Korrontzi eta Oinkarik aurkeztuko dute 'Infernuko Hauspoa' ikuskizunaren afitxa

PUBLIZITATEA

'Infernuko hauspoa' du izena Korrontzi folk taldeak eta Villabonako Oinkari dantza taldeak gaurtik aurrera Europan zehar egingo duten biran aurkeztuko duten ikuskizuna. Ez dago dantzatzen ez den musikarik; eta ideia hori buruan, Korrontzikoek euren kantuei pausuak jartzeko gonbitea egin zieten dantzari gipuzkoarrei. Emaitza DVD moduan plazaratu dute eta gaurtik aurrera Italian, Kroazian eta Frantzian aurkezten ari dira.

Palermo, Italia. Korrontzi folk taldeak eta Villabonako Oinkari dantza taldeak gaur hasiko dute uztailaren 29 arte Italian, Kroazian eta Frantzian zehar egingo duten nazioarteko bira. Egitarau mardula dute euskal taldeek eta hamaika emanaldi egingo dituzte orotara hamabostaldi honetan, beste hainbeste herrietan. 

Euskal Herrian eginiko emanaldietan Oinkariko 40 dantzarik parte hartu izan dute, baina biran derrigorrez talde txikiago bat osatu behar izan dute. 'Infernuko hauspoa' musika eta dantza ikuskizuna aurkezteko zortzi lagunek osaturiko taldea etorri da Italiara: Korrontziko bost musikari, bi Oinkariko bi dantzari eta teknikari bat.  

Lehen emanaldia gaur bertan egingo dute, Palermon, Pollinako Pietra Rosa antzokian, 22:00etan. Hurrengo egunetako egitaraua hauxe izango da:

-Uztailak 16, Larunbata: Sennariolo (Oristano, Sardegna); kirol gunean, 21:30etan.

-Uztailak 17, Igandea: Riola Sardo (Oristano, Sardegna); Parco dei Suoni-n, 21:30etan.

-Uztailak 18, Astehelena: Genazzano (Roma, Lazio); Piazza G.E. D’Amico-n, 22:00etan.

-Uztailak 19, Asteartea: Pontedera (Pisa, Toscana); Cortile Centrum Sete Sóis Sete Luas-en, 22:00etan.

-Uztailak 20, Asteazkena: Belforte del Chienti (Macerata, Marche): Piazza Umberto I-n, 21:30etan.

-Uztailak 21, Osteguna: Rovigno (Croatia), Piazza M. Tito-n, 21:30etan.

-Uztailak 22, Ostirala: Mascalucia (Catania, Sicilia); Parco Trinità Manenti-n, 21:30etan.

-Uztailak 23, Larunbata: Scoglitti (Vittoria, Ragusa, Sicilia), Piazza Sorelle Arduino-n, 21:30etan.

-Uztailak 24, Igandea: Gianicolo (Roma), Piazza San Prieto in Montorio-n, 22:00etan.

-Uztailak 29, Ostirala: Frontignan (Monpellier-Frantzia).

Korrontziren kantuak entzuteko eta 'Infernuko hauspoa' ikuskizuneko bideo bat ikusteko, jo taldearen web orira.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia