euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Korrika musikarekin dator Berlinera: Anari eta DJ Lucha Amadaren kontzertua antolatu du EEak

2011/02/24

Anari kantari azkoitiarra
Anari kantari azkoitiarra

PUBLIZITATEA

Hasi dira munduko euskal etxeak Korrika 17ri ongi etorria egiteko hainbat ekitaldi antolatzen. Berlinen, adibidez, euskal elkartea jai itzela ari da prestatzen, Anari euskal kantariaren kontzertu batekin. Ondoren Lucha Amada DJ-ak goizaldeko ordu txikiak arte dantzan jarriko ditu Berlingo euskaltzaleak. Martxoaren 5ean izango da jaia. Ondoren, apirilaren 9an, Korrika Eguna egingo dute euskal etxeko kide eta lagunek, Berlingo kaleetan zehar lasterketa txiki bat antolatuz.

Berlin, Alemania. Berlingo Euskal Etxeko kideak gogotsu ari dira prestatzen Korrika 17n parte hartzeko, eta euskararen aldeko lasterketa herrikoia lehen aldiz Alemaniaraino ekarri nahi izan dute hainbat ekitaldi antolatuz. Lehena, martxoaren 5ean alemaniar hiriburuan egingo den kontzertu jaia izango da: Euskal Herritik Anari kantaria etorriko da eta ondoren Berlingo Lucha Amada DJ taldeak jarriko du musika eta erritmoa. Kontzertua Bethanien auzoko New York aretoan izango da, 20.00etan hasita.

Horrez gain apirilaren 9an Berlingo euskaldunek Korrika Eguna ospatuko dute eta hiriko kaleetan barrena korrika txiki bat garatuko dute. Ondoren afaria egingo dute eta euskal etxeko kideek dantza erakustaldia eskainiko dute. Irteera Brandenburgoko Ate ezagunetik izango da, arratsaldeko ordu bietan.

korrika berlin

[Korrika alemaniarrean parte hartzeko deia egiten duen afixa]

Berlingo Korrika 17-ri buruzko informazioa, bertako euskal etxeak Facebooken sortu duen Korrika Berlin orrian.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia