euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Korrika Diasporan: Buenos Airesek ere bat egin du Korrikarekin, Gizataldeen Sukaldaritza Gunea esparru

2015/03/20

19. Korrikaren Buenos Airesko bertsioa joan den larunbatean egin zen, hiriburuko Plaza de Mayon (argazkia EE)
19. Korrikaren Buenos Airesko bertsioa joan den larunbatean egin zen, hiriburuko Plaza de Mayon (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Korrikaren ekitaldia milaka lagun biltzen dituen Gizataldeen Sukaldaritza Gunea esparru gisa baliatuz antolatu zuten Argentinako hiriburuko euskaltzaleek, ahalik eta pertsona gehienen artean hedatu ahal izateko. Eta orain astebete, martxoaren 14an egin zuen. Hori ez zen izan, ordea, euskal kolektibitatearen erakarpen bakarra jaialdi honetan; Euskaltzaleak eta Laurak Bat euskal etxeen standetan, musika, dantzak eta nola ez, goi mailako proposamen gastronomikoak ere eskaini ziren. 

Buenos Aires, Argentina. Euskal Herrian Korrikaren 19. edizioa atzo abiatu bazen ere, munduan zehar sakabanatuta dauden euskaldunak egun batzuk lehenago hasi ziren ospatzen, atzo Urepelen egin zen ekitaldiari nolabaiteko aitzindari eta bide-urratzaile.

Goiztiarrenen artean, Argentinako hiriburua aipatu behar da, bertan 19. Korrika joan den larunbatean ospatu baitzen, hiriko udalak antolatutako Gizataldeen Sukaldaritza Gunea eparru gisa harturik. Gogora dezagun ekitaldi honekin ‘Buenos Aires celebra’ izeneko jaialdien urteko egitaraua jartzen dela martxan.

Iaz bezala, 2015ean ere bi erakundek ordezkatu zuten euskal kolektibitatea: Laurak Bat euskal etxeak eta Euskaltzaleak euskaltegiak. Bi instituzioen standetan Euskal Herriari buruzko informazioa baina batez ere euskal mokadu tipikoak, Euskal Herriko tabernetan jaten diren bezalakoak, aurkitu zituzten bisitariek. Eta standen aurrean, euskal giroa, bi euskal etxeetako gazteen musika eta dantzen eskutik etorri zen.

19. Korrika, Plaza de Mayo inguruan

Euskaltzaleak euskaltegiak deituta, martxoaren 14an egin zen euskararen aldeko ekintza, arratsaldeko 6etan, eta Plaza de Mayoko piramidearen inguruan. “Berrogeita hamar bat lagun bildu ginen, tartean umeak eta Euskal Herriko gazte talde handi bat". "Aukeratutako lekuari dagokionez, asmoa izan zen argentinarrontzat esanguratsua den toki batean egitea, –eta Plaza de Mayoko piramidea bada, bertan egiten baitute Mayoko Amek euren buelta ostegunero–, filmatutako irudiak Kanadara bidaliko ditugulako Quebec-eko Euskaldunak euskal etxea 19. Korrikari buruzko egiten ari den bideoan sartzeko”, azaldu dio EuskalKultura.com-i Euskaltzaleak-eko Teresa de Zavaleta irakasleak. 


Argazki galeria



Komentarioak

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia