Donostia-San Sebastian. Egun batzuk utzi ditugu Korrika 22 Donostian amaitu zenetik aurtengo edizioak eman dituen azken Diasporako irudi esanguratsuenak biltzearren. Gaurko sarrerara, azken argazkiak bildu ditugu, eta biharkora bideoak. Bat egingo dute azkeneko hilabete honetan berri moduan, irudi moduan edo agendako sarrera moduan eskaini ditugun gainerakoekin, asmoa beti ere Diasporak 2022ko Korrikari egin dion ekarriaren panoramika zureganatzea.
Lerro hauen bidez, zorionak antolatzaile, kolaboratzaile eta hala edo hola partaide izan zaretenoi. besteak beste honako lekuetatik: Bartzelona, Toulouse, Tokyo, Sydney, Buenos Aires, Reno, Valladolid edo Santiago; baita ere Mexiko Hiria, New York, Londres, Valentzia, Paris, Berlin, Viña, Medellín, Salt Lake City, Washington edo Madrildik; eta baita Montreal, Alacant, La Plata, Bordele, Mallorca, Cancún, Boise, Necochea edo Montevideorik ere. Hitzorduak euskal etxe batek, Etxepare Euskal Institutuko irakurletza batek edo euskaldun edota euskaltzale talde solte bat izanik.
Gogora dezagun, azkenik, bat baino gehiago izan direla --gutxienez Brusela, Bordele eta Australia-- euren lekuetan Korrika antolatzeaz gain, Euskal Herriko Korrikaren kilometro bat erosi duten euskal etxeak, sostengua euskarari Euskal Herrian bertan ere emanez. Hala egin zuten Bruselako Euskal Etxeak Araban, Bordaleko Euskal Etxeak Lapurdin eta Euskal Australiar Alkarteak --Townsville eta Sydneyko Euskal Etxeen izenean-- Korrika Gernikatik pasatu zenean. Hauek dira Korrika eta Diasporari buruz jaso ditugun azkeneko argazkietako batzuk (azken bideoak bihar):
Euskal Australiar Alkartearen kilometros Gernikan, Australiako diasporaren izeneanSydney eta North Queensland EEak
Mexiko Hiriko Korrika, haur, gazte eta helduak, atzean "Hitz-ekin, gentes con palabra, un pueblo en euskara" dioen pankarta
Londresko euskal etxeak haurren euskarazko jarduerak, Korrika eta pintxopotea batu zituen Korrikako programan
New York-en Eusko Etxea of New York eta Euskadiren Ordezkaritza antolatzaile ETBko korrespontsala ere eurenganatu zuten
Alacant-Alicante alderaino ere iritsi zen Korrika, hiriko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle Izaskun Kortazar eta ikasleak partaide
Chicagon, Illinoisen bizi den euskal ikasle eta profesional euskaltzale talde batek bere lekukotasuna ekarri nahi izan zion Korrikari
La Platako Unibertsitateko irakurletzak eta La Platako Euzko Etxeak jende ugari mugiarazi zuten hiriko kale eta bazterretan barrena
Cancunen, eskola bateko haurrak partaide Korrikan, Euskal Herriari eta Kataluniari buruz ikasten zuten bitartean
Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko kideek hiriaren sinbolo den Opera atzean zutela betikotu nahi izan zuten euren Korrikaldia
Peto eta pankarta ofizialik gabe ere Chihuahuako euskaldun eta euskaltzale talde honek ere bat egin zuen
Medellinen, Antioquian, bertako Gure Mendietakoak EEko kideek, euren peto eta pankartaz harro, pozik atera zuten argazkia
Bihar Korrikaren azkeneko bideoak.