Donostia-San Sebastian. Deialdia mundu osoko irakurletzetako eta euskal etxeetako euskara ikasleei dago zuzenduta eta saria ikastaldi bat da Euskal Herriko barnetegi batean, bidaia barne. Bideoan partaideek euren hiriko txoko bat aurkeztu behar dute euskaraz (oinarriak, artikuluan). Bideoak bidaltzeko epea martxoaren 18an bukatuko da eta irabazlearen izena apirilaren 2an emango da aditzera. Ez zazu aukera pasatzen utzi eta egizu 20 segundoko bideotxoa, ongi pasatuko duzu eta sariak merezi du dudarik gabe!