euskal diaspora eta kultura
2013/02/25
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Martxoaren 14an Korrika 18 Andoaindik (Gipuzkoa) irtengo da eta hamar egun geroago, Euskal Herri osoa zeharkatu ostean, Baionara (Lapurdi) iritsiko da. Korrika 1980a ezkero AEK-k antolatzen duen lasterketa handia da euskararen aldeko kontzientzia suspertzeko eta gau-eskolen zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzeko helburuz.
Euskal Herrian ez ezik, diasporako hainbat tokitan ere Korrika ospatuko dute aurrekoetan lez: Londresen, Madrilen, Bartzelonan, Berlinen, Mexiko Hirian, New Yorken, Boisen, Txileko Santiagon, Buenos Airesen edota La Platan.
Korrikan guk zozketatuko ditugun elastikoetako batekin atera nahi baduzu, bidali zure datuak info@euskalkultura.com-era otsailaren 4a baino lehen. 10 elastiko zozketatuko ditugu!
(*) Saiatuko gara ditugun neurrietatik egokien geratuko zaizuna aukeratzen. Haurrentzako elastikoak ere baditugu (12 urte)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus