euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Igandea, azken eguna duzu Korrika 18ko elastikoa eskuratzeko zozketan parte hartzeko, mugi!

2013/03/01

PUBLIZITATEA

Gogora arazi nahi dizugu, irakurle, azken eguna duzula igande hau zozketan parte hartzeko. Korrika badator eta Korrikarekin batera, elastikoak! Korrika 18ren hamar elastiko zozketatuko ditugu gure irakurleen artean. Bat eskuratu nahi baduzu, bidal iezazkiguzu zure datuak (izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta neurria) info@euskalkultura.com helbidera datorren iganderako. Epea, martxoaren 3ko 24:00etan bulatuko da eta sariak asteartean emango ditugu aditzera. Orain arte egin ez baduzu, hobe duzu mugitzea elastikoa eskuratu nahi baduzu!

Donostia-San Sebastián. Korrika zure herritik pasatzen denean edo zure hiriko euskal etxeak antolatutako Korrikan parte hartzerakoan Korrika 18ren elastikoa soinean eraman nahi baduzu, gure zozketan parte hartuta etxeraino bidal diezazukegu elastiko dotore bat!  

korrikako kamiseta   korrikako kamiseta

AEK-ko lagunek 10 elastiko eman dizkigute irakurleen artean zozketatzeko. Bidali emaila info@euskalkultura.comera zure datuekin (izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta neurria; neurriari buruz ez dugu ezer agintzen adierazi eta ahal dugun heinean saiatuko gara hoberen geratuko zaizun elastikoa bidaltzen) eta zurea izan daiteke! Anima zaitez eta ez utzi azkeneko unera arte!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia