euskal diaspora eta kultura
2011/02/04
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Hasi dira jada Euskal Herrian 17. Korrikarako prestakizunak. AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa apirilaren 7an hasiko da Trebiñun eta 17an bukatuko da Donostian, eta antolatzaileak hasi dira aurtengo nobedadeen berri ematen. 'Maitatu, ikasi, ari... Euskalakari" lelopean, edizio honetako omendua Euskaltzaindia izango da, euskararen lurralde osoa aintzat harturik, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala.
Diasporan ere euskara maitatu, ikasi eta egiten duten 'euskalakari' gero eta gehiago daudela badakite Korrikako antolatzaileek eta oraingoan deialdi berezia egin nahi izan diete lasterketarekin bat egiteko. Korrikako Klara Astondoak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, AEK-k euskal etxeek Korrikaren harira egiten dituzten ekitaldiak eta tokian tokiko lasterketa sinbolikoak bultzatu eta lagundu nahi ditu, eta hori dela eta euskal etxeetara laguntza bidaltzeko prest daudela azpimarratu du. Laguntza hori lasterketa antolatzeko materiala (petoak, pin-ak, afitxak, informazioa...) izango da. Horrez gain, www.korrika.org webgunean lasterketari buruzko informazioan ekitaldi hauek bere lekua izango dutela adierazi du.
[New Yorkeko Korrika 16-ko partehartzaileak Central Park-en lasterka. Ruth Guimerá aktoreak darama lekukoa (argazkia Koitz]
[Mexikon Gurutzne Etxeberria euskara irakaslea izan zen Korrika 16-ko lasterketaren lekukoa eraman zuten partaideetako bat. Atzean, pankartari eutsiz eta bisera beltzarekin, Euskal Etxeko presidentea, Miguel Larregui (argazkia Vascosmexico.com)]
"Dagoeneko hitz egin dugu Reno eta Boiseko euskaldunekin, Berlingoekin, Londreskoekin, New Yorkekoekin eta Argentinako Cordoba hirikoekin eta badakigu ekitaldiak egingo dituztela. Aurreko edizioetan bezala Bartzelonan eta Madrilen ere izango da lasterketarik, eta ziurrenik baita Shanghain ere", aipatzen du Astondoak. Datozen asteetan euskal etxe gehiagok ere ekimenarekin bat egitea espero dute.
[Gazte askok bizikletan egin zuten Korrika 16-ren ibilbidea Argentinako Necochea hirian (argazkia NecocheaEE)]
Interesa duten euskal etxeak (edo euskaldun taldeek) Klararekin harremanetan jarri behar dira lehenbailehen, materiala igorri ahal izateko, e-maila bidaliz helbide honetara: klara.i-a@aek.org.
Kaixo Iratxe,
Helbiderik ez duzu utzi erantzuteko, beraz zuzenean hemen ipiniko dizkizugu kontaktubideak (artikuluan ere agertzen da emaila): e-mailez: klara.i-a@aek.org; edo telefonoz, 946 022 847. Zorte on!
EuskalKultura.com erredakzioa, 2011/02/22 18:40
Kaixo korrikalari langileok! Orain dela hilabete batzuk, Bruselasen euskera mintzatzeko ideiarekin sortu zen talde txikia osatzen dugu. Aurten guk ere Korrikalariak izan nahi dugu, eta horretarako Bruselasen kilometro bat korritzea bururatu zaigu. Baina... nola demontre antolatzen da guzti hau?? Nola erosi dezakegu kilometroa? Ta zenbat kostatzen du kilometro batek? Prezio ezberdinak daude? Taldekideak martxoaren 1ean elkartzen gara eta ordurako erantzun hauek eta beste informazio interesgarria eukitzea nahiko nuke. Gero neuk martxoaren 4tik 21ra Gasteizera noa oporretan eta bueltan dekorazioa eta giroa lortzeko material pixkat ekartzea nahiko nuke. Posible al da hau egitea?? Mila esker aurrez aurretik eta aupa korrika!!
Iratxe Romeo Bergara, 2011/02/22 18:22
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus